TODO SOBRE LA IMPLANTACIÓN DE LA ADMINISTRACIÓN ELECTRÓNICA (2025/41/27/1)

On-line

Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erreglamenduaren beharra aztertuko dugu. Administrazio-espedientearen funtzionamendua eta dokumentu elektronikoen kudeaketa eta erabilera ere ikasiko dugu.

  • Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak:Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak; administrazio elektronikoaren kudeaketan, prozeduretan eta funtzionamenduan erantzukizuna duten pertsonak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko martxoaren 24tik apirilaren 11ra
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 24ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 28ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 25etik 28ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 21a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://campus.aranzadilaley.es/ Ikastaroa hasi aurretik, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

Helburu orokorrak
203/2021 Errege Dekretuak sartutako berrikuntzak ezagutzea, bai eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotako eraldaketa digitalaren gakoak eta jurisprudentziako berrikuntzarik berrienak ere.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Sektore Publikoaren jarduketa- eta funtzionamendu-erregelamendu baten beharra identifikatzea, bitarteko elektronikoen bidez.
  • Sektore publikoaren jardunean eta funtzionamenduan bitarteko elektroniko gisa erabiltzen diren baliabideak aztertzea eta ezagutzea.
  • Administrazio-espedientearen funtzionamendua eta dokumentu-kudeaketa elektronikoaren erabilera aztertzea.

  1. Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua
  • Helburuak eta printzipioak
  • administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra
  • administrazio-jarduera automatizatuak
  1. Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko baliabideak I
  • Interneteko atariak, Sarbide elektroniko orokorreko puntua, Egoitza elektronikoak
  • Administrazio-jarduera automatizatuaren tratamendua zuzenketa-araubidearekin, Identifikatzeko, sinatzeko eta egiaztatzeko sistemekin batera.
  1. Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko baliabideak II
  • Ziurtagiri elektronikoak eta beste identifikazio-sistema batzuk egiaztatzeko plataformak
  • Egoitza elektronikoak, egoitza elektroniko elkartuak eta zigilu elektroniko bidez identifikatzea
  • Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak
  1. Dokumentu-kudeaketa elektronikoa. Administrazio-espediente elektronikoa
  • Administrazio-espediente elektronikoa eta ezartzeko moduak
  • Administrazio-dokumentu elektronikoa eta dokumentuen benetako kopien azterketa
  • Benetako kopiak egiteko eskumena duten organoak, gaitutako funtzionarioekin batera
  • Administrazio-espediente elektronikoa eta espedientea eskuratzeko bidea
  • Dokumentuak gordetzeko eta suntsitzeko denbora

Metodologia

Ikastaroa online modalitatean izango da Aranzadi LA LEY Formación canpus birtualean. Jarraipena egiteko, koordinatzaile bat izango duzu, ikastaroaren garapenean lagunduko zaituena foroaren bitartez. Material didaktikoak hainbat formatutan eta modu errazean egongo dira ikusgai, astero gaitzen joango diren 4 modulutan banatuta. Gainera, ebaluaziorako hainbat jarduera praktiko izango dituzu. Azkenik, Topaketa digital bat egingo da, denbora errealeko bideokonferentzia formatuan. Irakasleak eduki guztia errepasatuko du, eta edozein zalantza argituko du, jardunbide egokiak partekatzeaz gain. Prestakuntza-ekintza amaitutakoan, gai berari buruzko edukiak eskuratu ahal izango dituzu Legalteca liburutegi digitalean.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ebaluazioak test itxurako 4 galdetegi ditu, eta azken galdetegi bat ikastaroko edukiari buruz eta bideokonferentzian landutakoari buruz.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko jarduerak gainditzea gutxienez 6ko notarekin ariketa bakoitzean
  • Bideokonferentzia saiora bertaratzea

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagira eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

48,00€

 

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.