TALLER DE COMPETENCIAS PARA EJERCER EL LIDERAZGO (2025/21/15/1)

Presentziala

Lidergoa funtsezko trebetasuna da edozein erakundetan, horrela, eraginkortasunez lideratzeko gaitasunak lan-taldearen lankidetza-giroa sortzean ñabardurak adierazi ditzake. Lidergoa gauzatzeko konpetentzien tailerra diseinatuta dago, parte-hartzaileak lider eraginkorrak eta oihartzun handikoak bihurtzeko beharrezkoak diren tresnak, trebetasunak eta ezagutzak beraien eskura jartzeko.

Ikusi informazio zehatza eta nahitaez bete beharrekoa OHARRAK atalean.

  • Arloa: Giza Baliabideak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Haien ardurapean pertsonak edo lan-taldeak dituzten edo erantzukizuneko kargu bat betetzen duten Eusko Jaurlaritzako eta haren EAtako langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: urriaren 30a, azaroaren 27a, urtarrilaren 15a, otsailaren 12a eta martxoaren 12a
    • Ordutegia: 10:00 - 13:30 / 2026ko martxoaren 12an 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 25 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko uztailaren 1etik irailaren 22ra
    • Oniritzi epea: 2025eko irailaren 23tik 26ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 29a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: CRISTINA MERINO ORTIZ

Helburu orokorrak

  • Lidergoan osasuntsu jarduteko gaitasunak garatzea.
  • Lidergo eraldatzailea sustatzea.

Helburu zehatzak

  • Talde-lanerako komunikazioa eta emaitzetarako orientazioa hobetzea.
  • Erabakiak hartzea eta gatazken konponketa sustatzea.
  • Lankidetza-giroa sortzea eta bitartekaritza-prozesuak erraztea egoera zailen aurrean.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Lidergoa gauzatzeko gaitasunak identifikatzeko.
  • Emozioak erregulatzea, taldearen emozio-kudeaketa errazteko.
  • Gaitasun kognitiboak hobetzea, erabaki adostuak hartzen laguntzeko.
  • Komunikazio asertiboan oinarritutako lankidetza-giroa sortzeko.
  • Gatazkak kudeatzeko, horiek konpontzeko prozesuen eta bitartekaritzaren bidez.

1. MODULUA: LIDERRA IZATEA. LIDERGO-ESKUMENAK

Lidergo eraldatzailea sortzeko gaitasunak garatzeko sarrera.

Liderraren gaitasunak identifikatzea, lidergoa duen taldeekin harreman osasungarria izateko.

Taldeko pertsonak banaka aintzat hartzeak norberaren emozioak erregulatzeko gaitasuna eskatzen du, baita taldeko pertsonen emozioak ulertzeko eta horietan eragiteko gaitasuna ere, eredu gisa arituz.

Gaitasun horiek autokontzientzia, autoerregulazioa, enpatia eta lidergo osasungarrirako funtsezko trebetasunak jorratzen dituzte.

2. MODULUA: PENTSAMENDU LIDERRA. GAITASUN KOGNITIBOAK

Lidergo eraldatzaileari lotutako gaitasun kognitiboek talde-lana sustatzera bideratutako estimulazio intelektuala eskatzen dute.
Erabakiak hartzea eskumen generikoa da lidergoa gauzatzeko, eta gertakarien arreta, pertzepzioa eta interpretazioa erabiltzea eskatzen du narratibak eraikitzeko. Gaitasun horiek garatzeak, era berean, ekimena sustatzea eta gatazken konponketa erraztuko du.

3. MODULUA: KOMUNIKAZIOA LIDERGOAN

Komunikazioa da edozein harremanen oinarria, batez ere lidergoan, talde-lana, estimulazio intelektuala eta lankidetza-giroa bermatzeko. Entzuteak eta komunikazioak lankidetza-giroa bermatzen dute, ideiak argi eta errespetuz transmititzeko. Aurkako egoeretan, komunikazioak lidergo eraldatzailea eraikitzen du, estilo asertiboa mantentzen den neurrian, kritika eraikitzaileak onartuta eta formulatuta.

4. MODULUA: GATAZKEN KUDEAKETA ETA BITARTEKARITZA
Taldeen lidergoak gatazkak modu kolaboratiboan kudeatzeko gaitasuna eskatzen du, negoziazio- eta bitartekaritza-prozesuen bidez, lidergoa betetzen duenaren rola bermatuz. Liderrak trebetasunak erakutsi behar ditu gatazka-egoerak ulertzeko eta testuinguru bakoitzari eta gatazka horien protagonista diren pertsonei egokitutako prozesuak diseinatzeko. Modulu honek negoziazio- eta bitartekaritza-prozesuak sortzen trebatzen ditu parte-hartzaileak, lankidetza-giroa bermatzeko. Giro horretan, lidergoa betetzen duen pertsona erreferentziazko eredu bihurtzen da.

5. MODULUA: LIDERGO TRANSFORMAZIONALA APLIKATZEA
Modulu honetan, aurreko moduluetan eskuratutako ezagutza praktikan jarriko da.
Azken saio hau banakako ebaluaziorako eta talde-ikaskuntzarako baliagarria izango da.
Parte-hartzaile bakoitzak egoera zehatz bat aurkeztuko du, berau aztertu eta dagokion prozesua garatzeko.

Partekatutako informazioa konfidentzialtasun osoz tratatuko da.

Metodologia

Metodologia esperientziala da, eta talde txiki batean parte hartzeko ikuspegia errazten du, elkarreragina eta ikaskuntza bultzatzeko. Aurrez aurreko saio bakoitzean zati teoriko-praktiko bat garatuko da, egoera praktikoen bidez konpetentziak asimilatzeko. Beraz, lehengo saiotik bertatik, partehartzaile bakoitzaren lidergoa garatze aldera, egoera zehatzak identifikatuko dira. Tailerra landutako gaien konfidentzialtasunetik planteatzen da.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: 2 zatitan banatua egongo da:

Zereginak: Lehen 4 saioei dagokienean, saio bakoitzeko, jarduera osagarriak "Lidergo-aukeren erregistro" gisa bete beharko dira. Saio bakoitzeko jarduera irakasleari posta elektronikoz bidali beharko zaio, hurrengo saioa egin aurreko asteko 19:00ak baino lehen. Atazak gai/ez-gai bezala kalifikatuko dira. Jarduerak aurkezteko datak:

  1. jarduera: azaroak 20 arratsaldeko 19:00ak baino lehen.
  2. jarduera: urtarrilak 8 arratsaldeko 19:00ak baino lehen.
  3. jarduera: otsailak 5 arratsaldeko 19:00ak baino lehen.
  4. jarduera: martxoak 5 arratsaldeko 19:00ak baino lehen.

Azken ebaluaketa: Bosgarren saioan zehar, eskuratutako gaitasunen azken ebaluazioa egingo da. Horretarako, partehartzaile bakoitzari egokitutako egoera bat erabiliko da, ikastaroan barneratutako ezagutzak ebaluatzeko. Lidergo eraldatzailea garatzeko giltzarri gisa identifikatutako irizpideak behatuz eta baloratuz, azken ebaluaketak talde-ikaskuntzarako balioko du. Proba hau gainditzeko 10 puntutik 7 lortu beharko dira.

Ebaluaketa proba gainditzeko bi probak gainditu beharko dira, hau da, 4 zeregin osagarriak zein azken ebaluazioa gainditu beharko dira.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintzak

Gainerako orduak nahitaez bete eta entregatu beharreko ariketekin beteko dira. Saio bakoitzaren ondoren, irakasleak jarduera batzuk egiteko eskatuko du, zeinak posta elektroniko bidez aurkeztu beharko zaizkion. Jarduera bakoitza norberaren-laneko 1,5 orduen baliokidea da (saio bakoitzak bere jarduerak izango ditu aurkezteko), eta horiek ez egin edota ez aurkezteak EZ GAI gisa baloratuko da (zehaztasunak ebaluaketa atalean). Saiora bertaratutakoek, jarduerak posta elektroniko bidez jasoko dituzte.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
jantoki pareko gelategiko 12. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
263,55€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.