Uraren Kudeaketari buruzko Gai Nagusien behin-behineko Eskema zehazteko bidean. Web-konferentzia

Bertatik bertara egin behar ziren tailerrak bertan behera geratu ondoren, tailer birtual hau prestatu da parte-hartze aktiboa sustatzeko Uraren Kudeaketari buruzko Gai Nagusien behin-behineko Eskema zehazteko bidean

Plangintza hidrologikoaren parte-hartze publikoaren prozesua indartzeko helburuarekin egungo alarma-egoeran, aurrez aurreko bilerak eten ondoren, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Gai Nagusien Eskema dokumentuaren funtsezko edukiak web-konferentzia baten bitartez lantzeko bidea prestatu da. Kantauriko Konfederazio Hidrografikotik eta Uraren Euskal Agentziatik parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako interesa baduzue, ondorengo jarraibideak bete behar dira.

Ekitaldi horretan Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko presidentea eta Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Obren zuzendaria, Konfederazioko Plangintza Hidrologikoko Bulegoburu eta URAko Plangintzako arduradunarekin batera, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko Gai Garrantzitsuen behin-behineko eskemari buruz hitz egingo dute, parte-hartze publikoko prozesuaren barruan. Plan berrien oinarri gisa balio duen dokumentu honi egiten dizkiozun iradokizunak edo proposamenak ezagutaraztea

Ondoren, galderen txanda irekiko da, hizlariek bertaratutakoei aurkezpenean zehar sortu zaizkien galderak argitu ditzaten. Horretarako, bidali galdera hauek guztiak helbide elektroniko honetara: webinar.ori@chcantabrico.es. Galdera guztiei erantzuteko ahalegina egingo da, bai aurkezpenean bertan, bai idatziz, lanaldiaren iraupenak horretarako aukerarik ematen ez badu.

Partehartzaile gisa sartzeko, mesedez, eman izena esteka honetan https://register.gotowebinar.com/register/2229465839812872716

Erregistratu ondoren, berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka espezifiko batekin, eta harekin lanaldira sartu ahal izango zara ezarritako egunean eta orduan. Esteka hori PERTSONA BAKARRERAKO da, eta, beraz, lanaldira sartzeko, bertaratzen den pertsona bakoitzak bere esteka izan beharko du, baieztapen-emailean jasoa. Jardunaldi honetako edukiera 500 lagunekoa da gehienez, eta aplikazioan sartzen da, iritsitako ordenaren arabera.


ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Confederación Hidrográfica del Cantábrico
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
11:30-12:30