Silizea eta kuartzoaren aglomeratuari buruzko jardunaldia
Kuartzoaren aglomeratuak izenekoekin lan egiteak silize kristalino libre kopuru altua (%70-90) duten materialak dira- arnasgarria den eta silikosia eragiten duen silize kristalino kontzentrazioen arriskupean egotea eragin dezake, latentzia-aro nahiko laburrekin.
Ekitaldiaren deskribapena
Deskribapena
Kuartzozko aglomeratuak izeneko materialekin, hau da, silize kristalino askearen (SLC) eduki handia dutenekin -%70 eta %90 bitartean- lan egiteak, arnas daitekeen silize kristalinozko kontzen-trazio handien eraginpean egotea eragin dezake, material hori na-hiko latentzialdi laburretan silikosiaren eragile izanik. Hori dela-eta, ezinbestekoa da piezak egiten dituzten tailerretan nahiz horiek ins-talatzen diren bitartean kuartzozko aglomeratuaren mekanizazio-eragiketak zein baldintzetan garatzen diren eta beharrezko prebentzio-neurriak aztertzea.
Gaur egun, silize kristalinoak birikietako minbizia sor dezakee-lako zentzuzko susmoa ere badago. Gertakari hori nabariago egiten da silikosiaren aurreko hanturazko prozesua faktore lagungarria denean. Langileen artean silikosiaren prebalentzia behera egitean birikietako minbizia agertzeko arriskua murrizten ari dela uste da. Hori omen da lanean SLCren eraginpean egoteko mugak berrikus-teko joeraren arrazoi nagusia, biriketako fibrosia prebenitzeko.
Jardunaldi tekniko honetan, lanean silize kristalino askearen eraginpean egoteko mugek denboran zehar izan duten bilakaera eta laneko eraginaren bilakaera fidagarriak bideratzen dituzten la-ginak hartzeko eta analisiak egiteko metodologiak azalduko dira. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko kuartzozko aglomeratuen sektoreko enpresen egoerari buruz egindako azterlan baten emai-tzak ere aurreratuko dira.
Hitzaldiak
- Kuartzozko aglomeratuak, gazteleraz
Nieves de la Peña. OSALAN - Lanean silizearen eraginpean egoteko mugak
Juan Porcel Muñoz. INSHT-CNVM - Silize kristalinoa ezartzeko metodologiak, gazteleraz
José María Rojo Aparicio. INSHT-CNVM - Euskadin lanean kuartzozko aglomeratuen silizearen eraginpean egotea. 2011ko azterlanaren aurrerapena, gazteleraz
Mª Nieves de la Peña. OSALAN
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- INSHT - OSALAN
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Hasiera ordua:9:00
Amaiera ordua:14:00
Izen-ematea
- Jarraibideak:
Plaza mugatuak.
Aurretiaz nahitaez eman behar da izena.
Izena emateko, jarri harremanetan honako erakunde honekin:
OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Osalani erantsitako artxiboa bidali. Posta elektroniko osalansc02@ej-gv.es, gaiaren lekuan, jarri “Silizea eta kuartzoaren aglomeratuak” jardunaldia.
Tl: 944 032 121
Fx: 944 032 100