PRESTACIONES DE SEGURIDAD SOCIAL (2025/42/13/1)

Presentziala

Gizarte Segurantzako zenbait prestazioen eta erretiro prestazioaren kudeaketa ezagutzea

  • Arloa: Gizabaliabideak, Antolakuntza, Zerbitzuaren kalitatea
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: GSIN-eko prestazioak eta erretiro prestazioak kudeatzen dituzten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAtako Zerbitzu Zuzendaritzetako langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 17a, 18a, 24a
    • Ordutegia: 10:00 - 13:00
    • Iraupena: 9 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko irailaren 1etik urriaren 27ra
    • Oniritzi epea: 2025eko urriaren 28tik 31ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 14a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakaslea: Elisabet Errandonea Ulazia

Helburu orokorrak

Erretiroarekin eta Gizarte Segurantzako beste prestazio batzuekin lotutako alderdi nagusiak ezagutzea.

Helburu zehatzak

Ohiko erretiroko eta borondatezko erretiro aurreratuko pentsioak jasotzeko eskubidea izateko baldintzak ezagutzea, bai eta aldi baterako ezintasuneko eta adingabearen jaiotzagatiko prestazioetarako eta dagozkion prestazioak kalkulatzeko arauak ere.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Aztertutako prestazio bakoitzari dagokion araudia identifikatzea.
  • Aztertutako erretiro-moten ezaugarri diren funtsezko elementuak eta aztertutako beste prestazio batzuk bereiztea.
  • Dagozkion prestazioak kalkulatzeko balio duten elementuekin moldatzea, eta horiek aplikatzeko gai izatea.
  1. Ohiko erretiroko eta borondatezko erretiro aurreratuko pentsioak: eskuratzeko baldintzak, oinarri arautzailea eta aplikatu beharreko ehunekoa.
  2. Pentsioak kalkulatzeko elementu komunak: genero-arrakala murrizteko osagarria, pentsioen gutxieneko zenbatekoak, pentsioen muga.

Metodologia

Azalpen teorikoak landutako gaien inguruko ariketa praktikoekin uztartuko dira.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Ikastaroan zehar landutako gaien inguruko 4 ariketa egingo dira. Ebaluaketa gainditzeko, ariketa guztiak gainditu beharko dira, eta horretarako, gutxienez, ariketa bakoitzean, 10 puntutik 6 lortu beharko dira. Adibidea: Miren ezkongabea da eta 1956ko irailaren 1ean jaio zen. Beti egon da altan Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean, eta 2014ko urriaren 12an 7.917 egun kotizatuak zituen. Pentsioa kalkulatzeko behar diren kotizazio-oinarriak, eguneratuak izan ondoren, 385.628€ batura ematen dute. Aztertu ea erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea duen eta, hala balitz, zenbatekoa zein izango litzatekeen. Arrazoitu zure erantzunak.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 25. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espaï¿?a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.