Praktika onak: BOST MINUTUKO IKASTAROA, Jabi Oses.

"Bost minutuko ikastaroa" egunero, goizean goiz, Jabi Oses Kultura eta Hizkuntza Politikarako Saileko euskara teknikariak harpidetutako lankide guztiei bidaltzen dien mezu elektronikoa da. Euskararekin lotura ez galtzeko aukera polita da, modu eragargarrian landuta. Mezuak hiru zati ditu:

  • Gramatikari buruzko aipu bat.
  • Testu erakargarri bat
  • Bideoa, argazkia, musika-talde bat…

Badira 14 urte Jabi Oses egitasmo honekin hasi zela. Hasiera batean, bere saileko lankideei zegoen bideratua, baina gero zabaltzen joan zen, eta gaur egun hainbat erakunde publikok, pribatuk, eta hartzaile partikularrek jasotzen dute. 3000 harpidedunetik gora dauzka.

Oso emaitza onak izan ditu, eta etengabe jasotzen ditu harpidetzeko eskaerak. Zaila da jakitea zergatik izan duen arrakasta egitasmoak, baina "seguru asko produktuaren sinpletasuna eta erakargarritasuna izan dira gakoak", Jabik berak aipatu duenez.

Antolatzailea:
HPS, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
10:00-11:00
Jarraibideak:

Izen-ematea: https://arigara.euskadi.eus/enrol/index.php?id=15