POWER QUERY Y POWER PIVOT EN EXCEL (2025/35/10/1)

Presentziala

Excelen taula dinamikoan sortzen ikastea.

  • Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Excel programaren inguruko oinarrizko ezagutzak dituzten, Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: martxoaren 13a, 14a, 19a, 20a, 21a
    • Ordutegia: 09:15 - 14:15
    • Iraupena: 25 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 3ra
    • Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 4tik 7ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 12a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: MARIA LUISA AJURIA ZUBERO

Mailan aurrera egin ahal izateko, oinarrizko maila gainditua izatea ezinbestekoa da.

  • Oinarrizko maila: Power query y power pivot en excel
  • Maila aurreratua: Power query y power pivot en excel. Avanzado.
  • Prestakuntza gehigarria: Power BI

Helburu orokorrak

  • Excel-en taula dinamikoak sortzen ikastea.
  • Hainbat datu-jatorritatik abiatuta, datuak kargatzeko eta taula bateko edo batzuetako datu-ereduak sortzeko Power Pivot-en erabileran trebatzea.
  • Microsoft Power Queryren bidez egin beharreko eragiketak menderatzen jakitea, datuak sendotu, garbitu eta eraldatzeko.
  • Kalkuluak egiteko DAX funtzio nagusiak ezagutzea.
  • Power Pivot eta Power Query menderatzen ikastea, datuen analisia egiteko

Helburu zehatzak

Exceleko datuen tratamendurako prozedurak optimizatzea eta automatizatzea, datuen analisirako Exceleko osagarrien bidez: Power Pivot eta Power Query.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Hainbat datu-jatorriren karga automatizatzeko (Excel, Csv, testu-fitxategiak, Web, Access, etab.).
  • Kalkulu-orri batzuetako edo zenbait fitxategitako informazioa finkatzeko.
  • Datuak garbitzeko eragiketak egitea (errenkada eta zutabe hutsak ezabatzea, balioak ordezkatzea, beharrezkoak ez diren datuak ezabatzea, etab.).
  • Formatu egokiak aplikatzeko eta datuak eraldatzeko eragiketak egiteko.
  • Datu-eredua taula batekin edo gehiagorekin sortu, eta taulen artean erlazioak sortzeko. Ereduaren datuak taula eta grafiko dinamikoetan islatzeko.
  • Datu-eredua aberastea, neurriak, kalkulatutako zutabeak eta Kpis sortuz. DAX funtzio nagusiak maneiatzeko.

1. Taula dinamikoen diseinua

  • Taula dinamikoa sortzea.
  • Segmentazioak
  • Denbora-eskalak.

2. Microsoft Power Query

  • Sarrera
  • Power Queryren interfazea.
  • Excel fitxategi batetik datuak inportatzea.
  • Datuak kargatzea.
  • Testu-fitxategi batetik datuak inportatzea.
  • Datuak garbitzeko eta ordenatzeko eragiketak.
  • Exceleko hainbat fitxategitako datuak kontsolidatzea.
  • Web orri batetik datuak inportatzea.
  • Hainbat taulatako datuak konbinatu.
  • Erantsi zenbait taulatako datuak.
  • Fitxategi ugari, aldi berean, inportatu eta konbinatzea.
  • Datuen normalizazioa (datuen transposizioa, dinamizazioa, etab.).
  • Datuak taldekatuz, laburtzea.
  • Baldintzazko zutabeak eta zutabe pertsonalizatuak sortzea.
  • Daten taulak sortu

3. Microsoft Power Pivot

  • Sarrera
  • Datu-ereduaren kontzeptua: Izar eredua.
  • Datu-eredua sortzea.
  • Taulen arteko erlazioak.
  • Zutabeak eta neurriak sortzea.
  • Sortu KPIak.
  • Datu-eredua taula dinamikoen bidez aztertzea.

4. DAX (Data Analysis Expressions)

  • Sarrera
  • Funtzio matematikoak.
  • Agregazio-funtzioak.
  • Agregazio-funtzioak X atzizkiarekin.
  • Ebaluazio-testuinguruak: errenkadaren testuingurua eta iragazkiaren testuingurua.
  • Iragazki-funtzioak.
  • Daten taula edo egutegia sortzea.
  • Denbora-adimenaren funtzioak.

Metodologia

Azalpen teorikoak ariketa praktikoekin uztartuko dira.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Ikastaroan egindako kasu praktikoen antzeko hiru ariketa praktiko burutuko dira. Ebaluaketa gainditzeko gutxienez 10 puntutik 6koa lortu beharko dira.

  • 1. ariketa: 2 puntu balio ditu. Gainditzeko puntu 1 lortu beharko da. Burutzeko 30 minutuko tartea izango da.
  • 2. ariketa: 4 puntu balio ditu. Gainditzeko gutxienez 2,5 puntu lortu beharko dira.
  • 3. ariketa: 4 puntu balio ditu. Gainditzeko gutxienez 2,5 puntu lortu beharko dira. Osatzeko ordubeteko tartea izango da.

Adibidea: Emandako datu-basetik abiatuta, kargatu datuak Power query erabiliz, eta dagokion ustiapena egin, horien urteko sailkapena lortzeko.

Ebaluazioa gainditzeko hiru ariketak gainditu behar dira.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ikasle bakoitzak bere erabiltzailea eta pasahitza ikastarora eramatea ezinbestekoa da. Ezagutzen ez badu ELZra deitu.
  • Ikastaroko lehen egunean, ikastaroa hasi baino 20 minutu lehenago bertaratu behar da ordenagailua behar bezala martxan jartzeko.
  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 26. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

263,55€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.