POWER BI (2025/35/0/1)

Presentziala

Datuetan oinarritutako bistaratze interaktiboak dituzten txostenak eta aginte-panelak sortzea.

Ikusi informazio zehatza eta nahitaez bete beharrekoa OHARRAK atalean

  • Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Power Query y Power Pivot en Excel ikastaroa egina duten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: apirilaren 9a, 10a, 11
    • Ordutegia: 09:15 - 14:15
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 3ra
    • Oniritzi epea: 2025eko martxoaren 4tik 7ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko apirilaren 8a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: MARIA LUISA AJURIA ZUBERO

Mailan aurrera egin ahal izateko, oinarrizko maila gainditua izatea ezinbestekoa da.

  • Oinarrizko maila: Power Query y Power Pivot en Excel.
  • Maila aurreratua: Power Query y Power Pivot en Excel. Avanzado
  • Prestakuntza gehigarria: Power BI

Helburu orokorrak

  • Power Pivot-etik Power BI Desktop-era datu-ereduak inportatzen ikastea.
  • Power BIko ekosistema ezagutzea.
  • Txostenak diseinatzen eta partekatzen ikastea.
  • Aginte-panelak edo -koadroak sortzen ikastea.

Helburu zehatzak

Bistaratze interaktiboak dituzten txostenak eta aginte-panelak sortzea, erakundean erabaki eraginkorrak eta asertiboak hartzeko aukera emango duten datuen analisia egiteko.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Power BIko txostenen editorean lan egiteko eta Power Pivot-eko datu-eredu batekin konektatzeko.
  • Bisual interaktiboak dituzten txostenak sortzeko, eta haien datuak iragazteko eta segmentatzeko.
  • Segmentatzaileak sinkronizatzea eta botoiak eta irudiak gehitzeko.
  • Txostenaren bisualen arteko elkarreraginak editatzeko.
  • Xehetasunak lortzeko orriak sortzea. Markatzaileak sortu eta adierazpenetan oinarritutako izenburu dinamikoak sortzeko.
  • Txostenak argitaratzeko eta partekatzeko

1. Microsoft Power BIra sarrera.

  • Power BIko ekosistema ezagutzea.
  • Power BIren interfazea.
  • Bistak Power BIn.
  1. Datuak eramatea.
  • Power Pivot-eko datu-eredua inportatu
  1. Txostenak egitea.
  • Txosten baten zatiak.
  • Taulak eta matrizeak gehitzea.
  • Txostenean iragazkiak eta segmentadoreak erabiltzea.
  1. Power BIko bistaratze-motak.
  • Txartelak
  • Hainbat lerrotako txartelak.
  • Barra- eta zutabe-grafikoak.
  • Ilara-grafikoak.
  • Grafiko konbinatuak.
  • Eraztunen eta zirkularren grafikoak.
  • Inbutu-grafikoak.
  • Ur-jauziaren grafikoak.
  • Neurgailuaren grafikoa.
  • Eskema hierarkikoa.
  • Funtsezko eragingailuen grafikoa.
  • Mapak
  • Tresna-barraren grafikoa.
  • Sakabanatze-grafikoa.
  1. Datuak bistaratzeko eta datuekin interakzioan aritzeko erabilitako baldintzak.
  • Botoiak eta irudiak gehitu.
  • Zutabe bat beste baten arabera ordenatzea.
  • Segmentatzaileen sinkronizazioa.
  • Txostenaren bisualen arteko elkarreraginak editatzea.
  • Bistaratze baten miaketa sakona.
  • Tresnei buruzko informazioa pertsonalizatzea.
  • Xehetasunak lortzeko orriak sortzea.
  • Taula edo matrize batean mini-grafikoak sortzea.
  • Taularen baldintzazko formatua aplikatzea.
  • Esamoldeetan oinarritutako izenburu dinamikoak sortzea.
  • Laster-markak sortzea.
  • Gehitu nabigazio-botoiak.
  1. Hodeian parte hartzea eta argitaratzea Power BI zerbitzuarekin.
  • Lan-eremuak.
  • Txostenak argitaratzea.
  • Aginte-panelak edo koadroak sortzea
  • Txostenak partekatzea.
  1. Teams
  2. Sharepoint
  • Aplikazioak sortzea

Metodologia

Ezagutza teorikoak ariketa praktikoekin uztartuko dira.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, ikastaroan garatutako adibideen antzekoak izango diren bi ariketa praktiko egingo dira. Ebaluaketa proba gainditzeko, 10 puntutik 6 lortu beharko dira.

  1. ariketa: 5 puntuko balioa du, eta gainditzeko, 3 puntu lortu beharko dira. 45 minutu izango dira burutzeko.
  2. ariketa: 5 puntuko balioa du, eta gainditzeko, 3 puntu lortu beharko dira. 45 minutu izango dira gauzatzeko.

Ebaluazioa gainditzeko bi ariketak gainditu behar dira.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintzak

Sailaren oniritzia izan ondoren, Power Query y Power Pivot en Excel ikastaroa egin gabe izanez gero, adierazitako ezagutzen egiaztapen agiria prestakuntza@ivap.eus helbidera bidali beharko da, martxoaren 12a baino lehen, edo Oniritzia ukatu egingo da.

Baldintza Teknikoak

  • Ikasleak, internetera sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eraman beharko ditu. Ezagutuko ez balitu, ELZra dei dezake, eta bertan emango dizkiote. Lehen egunean 20 minutu lehenago iristea ezinbestekoa da, ordenagailua norberaren erabiltzailearekin behar bezala konfiguratu ahal izateko.
  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 26.gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

152,25€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.