Plan Hidrologikoa zehazteko bidean. Lurralde-tailerrak. Bilbo

Mintegi hau prestatu da parte-hartze aktiboa sustatzeko Kantauri ekialdeko arroen Demarkazioaren 2022-2027 Plan hidrologikoa zehazteko bidean

Mintegiaren kartela

Agiri hau ahalik eta dokumentu adostuena izan dadin, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak lurralde-tailer honetarako deialdia egin dute, 2022-2027 aldirako Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiaren Plan Hidrologikoaren proiektu-proposamena parte-hartze eta kontsulta publikoko prozesuaren barruan. Gaur egun, kontsulta publikoaren izapidean dago 2021eko abenduaren 22ra arte.

Lurralde-izaerako bigarren tailer honetan, parte hartzeko dinamika baten bidez, Plan Hidrologikoak 2022-2027 aldirako aurreikusten dituen alderdiak aztertuko dira.

Zure ekarpenak eta iradokizunak helaraz diezazkigukezu aipatutako ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus posta elektronikoaren bidez edo www.irekia.eus (leiho berri batean irekitzen da)-eko foroaren bidez.

Agiriak

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa
Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
10:30-13:30
Azkuna Zentroa (Alhóndiga). Sala Bastida
Arriquibar, 4
BilbaoBizkaia (España)
Ziurtagiria:

Tailer honetara joan nahi izanez gero izena eman dezakezu ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Halaber, zure ekarpenak eta iradokizunak helaraz diezazkigukezu aipatutako posta elektronikoaren bidez edo www.irekia.eus (leiho berri batean irekitzen da)-eko foroaren bidez.