Osalanen Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko X. Uda Ikastaroak: 'Prevención de riesgos laborales y Covid-19'

Ikastaroko egitaraua ofiziala

Aristotelesek esan zuenez, "gizakia izaki soziala da berez". Biziraupena xede duen ezaugarri horrek badu ertz bat gaixotasun kutsagarrien alorrean, izaera sozial horrek erraztu egiten baitu eritasunak sortzen dituzten patogenoen transmisioa; hala nola hasieran 2019-nCoV eta gero SARS CoV 2 deitu den birusarena, COVID-19 gaitza eragin duen agentea (coronavirus 2019k eragindako gaitasunaren ingelesezko akronimoa).

Zalantzarik gabe, birus honek sortutako pandemiaren ondorio nabarmenena –COVID-19aren ondorio klinikoez eta osasun sistemari planteatu dizkion desafioez gainera– gure ohituren eta bizimoduaren aldaketa handia izan da. Bat-batean, mikroskopio azpian jarri du gure eguneroko jarduera eta ohitura berriak sortu ditu gure harreman pertsonaletan. Horrek eragina izango du lan jardueran eta aldaketak eragingo ditu enpresetan, instituzioetan, jarduera estraktiboetan, produktiboetan, hezkuntza jardueran… Eta horrek guztiak denboran iraungo du. Gure gizarteak, mundu osoak, aurre egin behar dio “normaltasun berria” deritzon aro berri bati, etorkizun desberdin bat –Druckerren hitzetan– besterik izango ez dena, errealitate berri bat, non gizakiak gehiago erreparatu beharko dion bere buruari besteei dagokienez, eta, alderantziz, indibidualismoak ez duen inor salbatuko. Aurrera egiteko modu bakarra izango da batera lan egitea eta bultzada sendoa ematea jarduera zientifiko-teknikoari; azken batean, bizitza babestea, merezi duten protagonismoa emanez balio etikoei.

Helburuak:

  • SARS CoV 2 eta COVID-19ari buruzko datu eta ebidentzia zientifikoak aztertzea.

  • COVID-19ak lan osasunean eta segurtasunean izan duen inpaktua aztertzea.

  • Eztabaida zientifikoa sustatzea planteatu diren gaien inguruan.

Jarduera nori zuzenduta:

  • Unibertsitateko ikasleak.
  • Irakasleak.

  • Profesionalak.

  • LAP profesionalak.

  • Publiko orokorra.
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:00tatik 14:30tara
Miramar Jauregia
Miraconcha, 48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-emate epea:
2020/06/15 - 2020/10/13
Jarraibideak:

https://www.uik.eus/eu/prevencion-de-riesgos-laborales-y-covid19