MUTURREKO EGOERA METEOROLOGIKOEN ERAGINA HEGAZTIEN JARRERAN

www.euskadi.eus/txingudi txingudi@euskadi.eus 943 619 389

Helduei zuzenduta.

Hizlaria: Javier Cano.

SEO/BirdLifeko kidea. Hegaztien jarraipenerako hainbat proiektutan parte hartzen ari da. Ornitologiako eta meteorologiako hainbat artikulu ditu idatziak, hain zuzen ere, bi alor horien arteko zubi lan paregabea egin du.

Eguraldiak hegaztiengan eragin zuzena du hainbat aspektutan, momentu batetik besterako aldaketak sortuaz. Udaberrian, kontrako haizeek hegazti migratzaileen itzulera atzeratu egiten dute, aldiz, eguraldi egonkorrago batek normala dena baino gehiago aurreratu dezake migrazioa. Neguan, iparretik datozen hotz boladek hainbat hegaztiren heriotza ekar lezake, bestalde, iparralderagoko latitudeetatik hegazti gehiagoren presentzia ekartzen du gure latitudeetan. Muturreko egoera atmosferikoen deskripzioa eta beraiek nola eragiten dien hegaztiei gai ezezaguna da orokorrean. Hitzaldi horren bitartez zenbait adibide plazaratuko dira.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
17:00 - 19:00
Ekoetxea Txingudi
Pierre Loti
IrunGipuzkoa (España)
Prezioa:
5 euro
Izen-emate epea:
2019/02/04 - 2019/04/01
Jarraibideak:

Aldez aurretik izena eman behar da Ekoetxea Txingudin: info.txingudi@ekoetxea.eus / 943 619 389