Mintegia "Datuen babesa eta ganbera legegileak"
Ekitaldiaren deskribapena
DBEBren zuzendari Margarita Uriak “Autonomia-erkidegoetako Kontrol Agintaritzak eta Legebiltzarrak” hitzaldia emango du.
Beste hitzaldi batzuetako gaiak izango dira datuak babesteko ordezkariak, gardentasuna legebiltzarretan, legebiltzarkideen informazio-eskubidea, Datuak babesteko Erregelamendu Orokorrarekin zer ikusia duten beste zenbait eskubide eta datuak babesteko eskubidea orokorrean.
Eusko Legebiltzarrak jardunaldi hauek antolatu ditu, ideien gogoeta, azterketa eta egiaztaketa egiteko gune gisa, amorez eta izaera pertsonaleko datuen babesa egiazko eskubide izan dadin, baita eremu parlamentarioan ere. Horretarako aztertuko da ea jarduera egokiak egiten ari garen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeari dagokionez, garrantzi handiko araua delako hau, Europa mailan lehenbiziko aldiz arautzen baitu Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean [Gastelaniaz] jasotako oinarrizko eskubide bat (8. artikulua).
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Tomas Moro aretoa. Eusko Legebiltzarra
