MINDFULNESS (2025/62/11/1)

Presentziala

Estresa sortzen duten egoerak hauteman, eta emozioak erregulatzeko formulak ikastea.

Ikusi informazio zehatza eta nahitaez bete beharrekoa OHARRAK atalean.

  • Arloa: Gizabaliabideak / Antolakuntza, Zerbitzuaren kalitatea
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Estres maila handiko eta gatazka egoeretan lan egiten duten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko langileak.
  • Hautatze irizpideak: Herritarrekiko arretan lanean aritzea.
  • Egutegia:
    • Bilera eguna:

      urtarrilaren 31

    • Bileraren Ordutegia:

      13:00-14:00

    • Ikastaroaren egunak:

      Otsailak 14,21 eta martxoak 7,14,28.

    • Ordutegia:

      09:15-14:15

    • Iraupena:

      26 ordu

    • Izena emateko epea:

      2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 3ra

    • Oniritzi epea:

      2025eko urtarrilaren 7tik 10era

    • Baja emateko azken eguna:

      2025eko urtarrilaren 30a

  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: NURIA BUSTAMANTE GALLEJONES

Mailan aurrera egin ahal izateko, aurreko maila gainditua izatea ezinbestekoa da.

  • Oinarrizko maila: Mindfulness
  • Maila aurreratua: DESARROLLO DEL BIENESTAR: CUERPO, MENTE Y COMUNICACIÓN

Helburu orokorrak

Estresa sortzen dieten egoerak hautemateko gaitasunak garatu, eta haien emozioak erregulatzeko eta babesteko formulak ikastea.

Helburu zehatzak

Erabiltzaileekin sortzen diren egoera gatazkatsuak kudeatzeko lanabesak ikasi, eta estres mailak gutxitzen ikastea.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da estresa sortzen duten aldagaiak identifikatzeko, bere emozioak erregulatzeko eta erabiltzaileekin sortzen diren egoera gatazkatsuak kudeatzeko.

  1. Egiten dugunaren inguruan eta nola egiten dugunean KONTZIENTZIA ETA ARRETA garatu. Hautematearen kontzientzia hartu gertatzen zaigunaren giltzarri gisa.
  • Arretaren triangelua landuko dugu: harreman jarraitua hauen artean: Pentsamendu – Sentsazio – Emozioen
  • Errealitate berdinaren inguruan bakoitzak duen pertzepzioa adierazi eta ikusi egoera hori estresaren giltzarrietako bat dela.
  • Gure arreta bideratzeko gaitasuna areagotzeko arnasketa praktikatuko dugu.
  • Saioen ondorengo ariketak: gorputz eskanerra eta pentsamenduak hauteman, gorputzaren erantzunak eta une konkretu batean sortzen diren emozioak.
  1. Estresa ulertu eta INTELIGENTZIA EMOZIONALA
  • Estresa nola agertzen den azaldu, arrazoiak, eta gure erantzunak, ondorio fisikoak eta emozionalak.
  • Emozioen erabilgarritasuna eta horiek gorputzarekiko duten lotura ikasiko dugu.
  • Arreta arnasketa bidez lantzen jarraituko dugu, baita mugimendu kontzienteak egiten ere.
  • Erantzun eraginkorragoak aukeratzeko eta orekatzeko emozioak erregulatzen ikasiko dugu.
  • Saioen ondorengo ariketak: eskanerra etxean egiten jarraituko dugu eta erregulazio emozionala landuko dugu: Aitortu-onartu-besarkatu-barrura begiratu-distantzia hartu.
  1. Estresari erantzuteko giltzarria den estrategia: Komunikazio asertiboa.
  • Erreakzioa eta erantzunaren arteko desberdintasuna azaldu ondoren, komunikatzeko beharra landuko dugu, baita gorputz eta ahots bidez egiten dugun informazioaren adierazpena ere.
  • Komunikazio asertiboa ezinbestekoa den erantzuna da, hortaz, trebezia hori landu egingo dugu.
  • Arnasketa eta meditazioaren bidez arreta eta onarpena landuko ditugu.
  • Hitzezko eta para hitzezko (gorputz eta ahozkoa) komunikazioa lantzeko role playingak eta praktikak egingo ditugu. Erabiltzaileekiko harremanak landu eta berauekiko krisi egoerei aurre egiteko lanabesak izateko.
  • Saioen ondorengo ariketak: meditazioa eta komunikazio asertiboaren praktika.
  1. Gatazkei aurrea hartu eta krisiaren aurretikoa, bitartea eta ondorena kudeatu.
  • Erabiltzaileekiko krisian eta martxan jar ditzakegun norbanakoen mekanismoetan oinarritzen gara, bai egoeran barneratu aurretik, bitartean baita amaitzean ere.
  • Protokoloak eta krisiei aurre egiteko lanabesak hobetzeko akordioak nola sortu landuko dugu.
  • Onarpena meditazio bidez lantzen jarraituko dugu.
  • Pertsonak indartzeko eta seguru sentitzen ikasteko, erabiltzaileekin izandako esperientzia zailak modu osasungarrian praktikan jarri.
  • Saioen ondorengo ariketak: meditatzen jarraitu eta jokaera patroi berriak garatu.
  • Programa itxi agurra eta ebaluaketa bidez.

Metodologia

Estresa eragiten duten egoeren inguruan kontzientzia hartu, eta berau sortzen duten eragileak ezagutzeko talde hausnarketa egin. Arnasketa, mugimendu kontzienteak eta arreta mantendu eta ez galtzeko, emozioak erregulatzeko eta gorputzak estres egoeren aurrean ematen dizkigun seinaleak hautematen ikasteko praktikak.

Saioen ondoren: Mindfulnessak dituen onurak barneratu ahal izateko, parte hartzaileek, etxean praktikak egin beharko dituzte.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Ikastaroa hasi aurretik, eta taldeak erabiltzaileekiko duen funtzionamendua, jokaera behagarriak zein estres maila neurtuko dituen adierazle sistema osatzeko, bateratze saio bat egingo da. Ikastaroan parte-hartu ahal izateko, bateratze-saio horretara bertaratzea ezinbestekoa izango da. Ebaluaketa proba hainbat atalek osatzen dute, eta guztiak gainditzea beharrezkoa da ebaluaketa garaitzeko:

  1. Estres maila neurtzeko 3 test pasako dira:
  2. Lehen saioan.
  3. Azken saioan.
  4. Hirugarrena ikastaroa amaitu eta 2 hilabetetara, ikasleei posta elektroniko bidez helaraziko zaie, eta berau osatuta itzuli beharko dute maiatzaren 30erako. Testa, dagokion astearen hasieran bidaliko da, eta 5 eguneko tartea izango da betetzeko. Bidalketa hori ez egitea edo epean ez bidaltzeak, ikastaroa ez gainditzea ekarriko du.
  5. Saioetan zehar praktikak egingo dira, non parte-hartzaileen jarrera eta trebezia baloratuko den. Horrela, ikastaroa gainditzeko, praktika formalak eta informalak gutxienez astean 4 aldiz egin beharko dira, eta, horretarako, praktikak egin izanaren konpromiso-orri indibiduala bete beharko da.

Ebaluaketa proba gainditzeko, bi testen emaitzek (azken saioko testak eta 2 hilabetekoen testak) agerian utzi behar dute estres-maila %15ean gutxienez murriztu dela termino absolutuetan. Test bakoitzean murrizketa lortzea ezinbestekoa da.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintzak

Ikastaroaren lehen saioa ordubeteko bateratze-saio bat izango da, zeinetara bertaratzea ezinbestekoa den (bilera honetara faltatuz gero, ikastarorako baimena galduko da). Taldeak sufritzen dituen estres/gatazka iturriak identifikatzeko burutuko da.

Zoom bidezko bilera: https://euskadi.zoom.us/

Baldintza teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Gelak:

  • Urtarrilak 31: zoom aplikazio bidez.
  • Otsailak 14 eta 21: Lakua Ieko sotoko 31. gela.
  • Martxoak 7,14 eta 28: Jantoki pareko gelategiko 12. gela.

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
263,55€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.