MEETINGS IN ENGLISH (2025/23/2/6)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Hizkera argi eta profesionala erabilita ingelesez bilera eraginkorretan parte hartzen eta zuzentzen ikasiko dugu.
- Arloa: Prestakuntza - Atzerriko hizkuntzak
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Lanean, bilerak ingelesez egin behar duten langile publikoak eta gutxienez, hizkuntzen Europako Erreferentzia-Esparru Bateratuan ezarritako B2 mailako ezagutzak dituztenak. Hautapen-irizpidea: Lanpostuak ezarrita duen euskara hizkuntza eskakizun maila egiaztatuta izatea eta gutxienez, hizkuntzen Europako Erreferentzia-Esparru Bateratuan ezarritako B2 mailako ezagutzak izatea (ikus "informazio zehatza").
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik 17ra
Bideokonferentzia saioak: ikusi "Informazio zehatza"
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko uztailaren 1etik irailaren 1era: Administrazio orokorra (*)
2025eko uztailaren 1etik irailaren 5era: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 2tik 5era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 3a
- Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik 17ra
- Hizkuntza: Ingelesa
- Ikastarorako sarbidea: https://portal.mondragonlingua.com/ Ikastaroa hasi aurretik, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- English for Secretarial Positions
- English for Customer Service Roles
- Informal Communication in English (Workplace Context)
- Presentations in English
- Negotiations in English
- Fitxa honen xede den ikastaroa
- Writing Letters and Emails in English
Helburu orokorrak
- Parte-hartzaileei ingelesezko hiztegia eta esamolde giltzarriak ematea, bilerak eraginkortasunez kudeatzeko, irekiera, garapena eta amaiera barne.
- Ingelesezko bileren testuinguruan behar bezala esku hartzeko eta hitz-txandak eta etenak kudeatzeko trebetasunak garatzea.
- Parte-hartzaileak akta argi eta zehatzak idazten ikasiko dute, eztabaidatutako gaiak eta bileretan hartutako erabakiak laburbilduz.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Bilera bat ingelesez irekitzeko, mantentzeko eta ixteko hiztegia eta adierazpen espezifikoak erabiltzeko, komunikazio argia eta profesionala ziurtatuz.
- Hitz egiteko txandak behar bezala kudeatzeko eta bileretan esku hartzeko, beste parte-hartzaile batzuen esku-hartzeen arintasunari eta errespetuari eutsiz.
- Bileren aktak ingelesez zehaztasunez idazteko, funtsezko gaiak eta adostutako erabakiak adierazita.
- Bileretarako hiztegia eta esamoldeak: Bilera bat irekitzeko, mantentzeko eta ixteko eta erabakiak hartzeko funtsezko esaldiak.
- Hitz egiteko txandak kudeatzea: Bilera batean modu egokian esku hartzeko eta etenak kudeatzeko teknikak.
- Aktak idaztea: Nola idatzi eztabaidatutako gaiak eta bilera batean hartutako erabakien laburpen argiak eta zehatzak.
- Bileren simulazioak: Bilera-egoeren praktikak, gaiak sartzen direnetik amaitu arte.
Metodologia
Ikastaroak 2 orduko 6 saio birtual izango ditu eta "Flipped Training" metodologia erabilita ikasleek mezu elektroniko batean jasoko dute saio bakoitza baino lehen landu beharreko edukia egin beharreko zereginekin batera. Irakasle batek gidatuko ditu saioak eta bertan telefono bidezko deien simulazioak, mezu elektronikoak idazteko simulazioak eta role-play egingo diren. Ondoren, ikaskuntza sendotzeko, mezu batean saioan ikasitakoaren laburpen bat bidaliko die ikasleei ariketa edo praktika gehiagorekin.
Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua.Ingelesaren ikasketaren etengabeko ebaluaketa eta jarraipena egiteko sistema bat ezarriko da, non, irakasleak saio bakoitzerako prestatutako jardueretan ikasleen parte-hartzea aktiboa izango den. Amaitzeko, ikasleek ahozko ariketa praktiko bat ebatziko dute irakasleak zuzenduko duena. Ariketa egiteko iraupena 10 minutukoa izango da. Ahozko probaren errubrikak honako hauek hartuko ditu kontuan: aditz-denborak, hiztegia, gramatika-egituren zehaztasuna, eta jarioa eta ahoskera.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Saioetara bertaratzea.
- Saioetako ariketetan parte hartzea.
- Ahozko azken ariketa gainditzea.
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
BaldintzaK
- Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Maila-proba
Zure hizkuntza-maila ezagutzeko, Maila-proba egin behar duzu oniritzi epea baino lehen, eta gutxienez B2 mailako emaitza lortu.
Bideokonferentzia saioak:
- Urriaren 6a
- Urriaren 8a
- Urriaren 10a
- Urriaren 13a
- Urriaren 17a
Ordutegia: 09:00-11:00
Izen-ematea
- Prezioa:
- 106,05€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: