LICENCIAS Y COMUNICACIÓN PREVIA. (2026/2/1/5)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Ikastaroan esku hartzeko araubideei lotutako alderdiak behar bezala izapidetzeko prozedurak eta baliabideak ezagutuko dira.
Hartzaileak:
Hautatzeko irizpideak:
1- Administrazio orokorreko A eta B taldeko langilea publikoak.
2- Beste administraziozko A eta B taldeko langile publikoak.
3- Profesionalak eta unibertsitate-titulua duten pertsonak.
Lehentasunaren arabera, iristeko ordenaren arabera.
- Arloa: Prestakuntza - Hirigintza, Prestakuntza - Lurralde antolamendua, lanak eta garraioak, Prestakuntza - EVETUko ikastaro monografikoak
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: ekainaren 1a, 2a, 8a, 9a, 15a
- Ordutegia: 09:30 - 13:30
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko azaroaren 28tik 2026ko maiatzaren 15era
- Oniritzi epea: 2026ko maiatzaren 16tik 22ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 29a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: XABIER SAINZ DE LA MAZA BILBAO
Helburu orokorrak
+ Zerbitzuen zuzentaraua barne-merkatuan egokitzeko araudiak administrazioaren esku-hartzeari buruz sartutako araubide berria interpretatzea. Ondorioak kudeaketaren ikuspuntutik aztertzea, hirugarrenengan duten eragina eta erantzukizuna.
+ Araudiaren aplikazioak planteatzen dituen oinarrizko gaiak aztertzea, ikuspegi juridikotik zein teknikotik.
Helburu espezifikoak
+ Eskuratutako ezagutzak eta baliabideak aplikatzea, esku hartzeko araubideekin lotutako alderdiak behar bezala izapidetzeko.
Eskumenak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikasleak gai izango dira eskuratutako ezagutzak eta baliabideak aplikatzeko, administrazio-baimenen espediente mota bakoitzaren garrantzi egokia ezagutzeko eta jarduera sailkatuen eta lokalak irekitzeko lizentzien ordezko jarduerak ezartzeko beste modu batzuk ezagutzeko.
Metodologia
Aurrez aurrekoa
Irakasleak emandako ikasgai teoriko-praktikoa. Eztabaida.
Adibide errealetan oinarritutako azalpen praktikoak.
Ebaluazioaren helburua:
Ikastaroaren helburu orokorrak eta espezifikoak betetzen direla bermatzea.
Ebaluazioan test motako proba bat egingo da, erantzun anitzeko 10 galderaz osatua. Erantzun okerrak ez dira zigortuko, eta gutxienez 6 erantzun zuzen beharko dira proba gainditzeko.
Kalifikazioa hau izango da: GAI/EZ GAI. Adibidea:
3/98 Legearen arabera, jardueren hasiera honako hauei lotuta egongo da:
a) Jarduera sailkatuaren lizentzia.
b) Irekitzeko lizentzia.
c) Jardueraren aurretiazko jakinarazpena.
d) Guztiak okerrak dira.
+ Proba gainditzea.
+ % 80ko bertaratzea.
+ Matrikula ordaintzea.
Kontaktua:
evetu@ivap.eus
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- IVAP Gela 1
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- BILBAO
Izen-ematea
- Prezioa:
- 195,30€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
-
- Eusko Jaurlaritzako enplegatu publikoek, automatrikulazio bidez
- Udal- eta foru-administrazioetako langileek beren heziketa-koordinatzailearen bitarte.
- Unibertsitateko tituludunak. IVAPeko web orriaren bidez: eskaera
ONARPENA
Eskatzailearen onarpena: onartutako guztiei emailez baieztatuko zaie onartuta daudela, halakorik ezean, eskaera ez dela onartu ulertuko da.
BAJAK:
Bajaren bat gertatzen bada, interesatuak edo prestakuntzako koordinatzaileak horren berri eman beharko du e-mail bidez, ikastaroa hasi aurretik; bestela, matrikula ordaindu egin beharko da.
MATRIKULA ORDAINTZEKO
Erakundeak: Behin ikasturtea hasita, IVAPek faktura egingo du. Faktura hori fakturazio elektronikoaren bidez bidaliko zaie enplegatu publikoen erakundeei, ordain dezaten.
Partikularrak: eskabidean adierazitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" ataletik eskuratu ahal izango dituzte matrikula eta ordainketa-gutuna, edo, hala badagokio, posta arruntez bidaliko da ordainketa-gutuna.Enpresak: matrikularen ordainketa eta ordainketa-gutuna Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalean.
Ordainketa aurrez aurre egin ahal izango da atxikitako finantza-erakundeetara edo haien kutxazainetara joanda (Kutxabank, Laboral Kutxa, Sabadell-Guipuzcoano, La Caixa, Bankia, Bankoa eta BBVA eta Banco Santander).
Matrikula ordaintzen ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritakoa beteko da.
-