Laneko Psikosoziologiari buruzko X. Jardunaldiak: 'LAP sektore soziosanitarioko osasun psikosozialean'

Gaur egun, errealitate berriak agerian geratzen dira, eta eragin handia dute lan-baldintzetan eta haiei lotutako arriskuetan. Lanbide berriak sortzen ari dira, lantoki berriak, antolatzeko modu berriak, harremanak izateko modu berriak enplegatzaileen eta enplegatuen artean eta azken horien artean. Horrela, arrisku psikosozial berriak sortzen dira, eta prebentzio-neurri berriekin ekin behar zaie.

Sektore soziosanitarioa -zainketen lana bereziki- jomugan dago COVID 19ren pandemiagatik, baina lehen ere funtsezkotzat jotzen zen gizarte zahartu batean, eta lan feminizatua da, prekarietate handikoa eta konplexua laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko orduan.

Zaintza-beharrak modu formalean eta/edo informalean bete daitezke, bi zaintza mota bereiziz. Kontratu-harreman batean oinarritutako ordainsaria duten profesionalek egiten dute zaintza formala. Zaintza informalaz hitz egiten da pertsona batek, familiakoak izan edo ez, laguntza ordaindu gabe ematen duenean, boluntarioek eta elkarri laguntzeko erakundeek egindakoa alde batera utzita. Beraz, zaintzaile profesionalak edo formalak eta zaintzaile ez-profesionalak edo informalak bereizten dira, eta etxeko enpleguaren eta adinekoen zaintzaren sektore hori dago baldintza prekarioenetan, gutxi egituratuta eta gehienbat emakumeek osatuta.

Bestalde, pandemiak eragina izan du zaintzaileen kolektibo osoaren osasunean, eta ondorio kaltegarriak izan ditu osasun mentalean (antsietatea ( % 45); ondoren, depresioa ( % 38), estres akutua ( % 31), burnouta ( % 29) eta estres post-traumatikoa ( % 19) daude, batez ere osasun-langileen artean. Lehen azterlan horiek erakusten dute garrantzitsua dela zaintzen dituztenak zaintzea, ez bakarrik birus bidezko infekzioaren aurrean laneko arrisku fisikoak prebenitzeko neurriak sustatuz, baita laneko babes psikosoziala ezartzea ere, etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

Horregatik, Osalanek gai hori aukeratu du aurten arrisku psikosozialei buruzko jardunaldirako, eta enpresa, administrazioak, gizarte-eragileak eta prebentzioko profesionalak biltzen saiatu da, arlo horretako ezagutza partekatzeko.

Laneko Psikosoziologiari buruzko X. Jardunaldien programa (pdf,782 KB)

Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
09:00tatik 14:30tara
(España)
Prezioa:
Dohan
Jarraibideak: