LA ADMINISTRACIÓN ELECTRÓNICA: SUJETOS DE LA RELACIÓN ADMINISTRATIVA TELEMÁTICA Y PROCEDIMIENTO DIGITAL (2025/0/6/12)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Administrazioarekin erlazio elektronikoa norentzat den derrigorrezkoa eta norentzat borondatezkoa ikasiko dugu, kasu bakoitzaren inguruabarrak ere aztertuko ditugu.
- Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik 24ra
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko uztailaren 1etik irailaren 1era: Administrazio orokorra (*)
2025eko uztailaren 1etik irailaren 5era: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 2tik 5era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 3a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- Oinarrizko ikastaroak:
- Estudio básico del régimen jurídico del acto y procedimiento administrativo
- Egintzaren araubide juridikoaren eta administrazio prozedurari buruzko oinarrizko azterketa
- Bitarteko ikastaroak:
- Administrazio-prozedura erkidea 39/2015 Legean
- Procedimiento administrativo común en la Ley 39/2015
- Administrazio-egintzaren ezaugarri orokorrak 39/2015 legean
- Características generales del acto administrativo en la Ley 39/2015
- Berariazko ikastaroak:
- Administrazio jakinarazpenak: araubide juridikoa, praktika eta efektuak
- Administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez aurkezteko eskubidea (APELen 28.art.)
- Procedimiento administrativo sancionador en la Ley 39/2015 y en la Ley Vasca 1/2023
- Fitxa honen xede den ikastaroa
Helburu orokorra
Ulertzea administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko norentzat den derrigorrezkoa, norentzat eskubidea, eta modu bakoitzak eragin ditzakeen arazoak aztertzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Administrazioarekin harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebehar eta eskubidearen irismena ulertzeko.
- Sarrera.
- Administrazio-prozedura elektronikoari buruzko argitasun batzuk.
- Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra.
- Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidea.
Metodologia
Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 3 gai ditu, ikas materiala eta jarduera desberdinak ikasgai bakoitzeko. Ikasleak edukiak landu beharko ditu eta irakasleak sortuko dituen eztabaida-foroetan parte hartu.
Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Jarduera batzuk on-line egin behar dira eta beste batzuk ordenagailuan gero plataforma birtualean atxikitzeko, tutoreak zuzendu eta lanaren feedback-a bidali dezan. Halaber, edukiak ikasteko eta jarduerak egiteko gomendatutako epeak adieraziko ditu. Ikastaroaren ebaluazioak 2 ariketa praktiko ditu, eta test motako online proba bat ikasgai bakoitzeko. Test bakoitzak 10 galdera izango ditu aldez aurretik ezarritako epean egin beharrekoa.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Ikastaroko jarduera guztiak egitea
- Testak gainditzea (5 erantzun zuzen proba bakoitzean)
- Gutxienez, ikastaroko ariketa praktiko bat gainditzea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 112,35€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: