KONPETENTZIA DIGITALA: 5.1 ARAZO TEKNIKOAK KONPONTZEA. OINARRIZKO MAILA (2025/30/0/9)

On-line

Ikastaro hau lagungarria izango zaizu B1 oinarrizko mailara iristeko 5.1 Arazoak konpontzea konpetentzian (5. Arloa: Arazo teknikoak konpontzea) Herritarren Konpetentzia Digitalerako Europako Esparru Bateratuan (DigComp).

  • Arloa: Prestakuntza - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik 24ra
      Ikastaroa irekita egongo da azterketen azken egunera arte
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko uztailaren 1etik irailaren 1era: Administrazio orokorra (*)
      2025eko uztailaren 1etik 5era: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 2tik 5era
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 3a
  • Hizkuntza: Euskara
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Oinarrizko ikastaroa: Fitxa honen xede den ikastaroa.
  • Bitarteko maila: Konpetentzia Digitala: 5.1 Arazo teknikoak konpontzea. Bitarteko maila

Helburu orokorrak
Arazo teknikoak identifikatzea eta konpontzea gailuak erabiltzean eta inguru digitaletan ere.

Konpetentziak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Gailuak erabiltzean eta ingurune digitalean arazo teknikoak identifikatzeko eta konpontzeko.

I. MODULUA: ZURE EKIPOA EZAGUTU

  • Zure ekipoaren ahalmenak
  • Diskoaren edukiera, Disko gogorra, Pantaila...

II. MODULUA: JARDUNBIDE EGOKIAK ETA PREBENTZIOA

  • Softwarea, Dokumentuen segurtasun-kopiak eta antolaketa, Partekatu fitxategiak
  • Sistemaren moteltzea, Erreserbak egiteko sistema: MRBS
  • Ticketing GLPi tresnak, Laguntzeko softwarea: TeamWIewer...

III. MODULUA: HOBEKUNTZAK ETA ARAZOEN KONPONKETA

  • Diskoan espazio falta, Interneteko deskargak, memoriaren edukiera gehitzea
  • Arazoak teklatuarekin eta saguarekin, WIFIaren estaldura eza...

Metodologia

Autoprestakuntza ikastaroa, online, eta tutoretza gabekoa. Ikastaroak hainbat unitate didaktiko ditu, baita ariketa praktiko eta hausnarketa-ariketa batzuk ere.

Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburu orokorrak betetzen direla bermatzea.
Aprobetxamendu-proba 20 galderako online test bat izango da; ezagutza eta trebetasun galderez osatua, erantzun mota desberdinak dituztenak (erantzun bakar edo anitzekoak, egia ala gezurra itxurakoak eta praktika-simulazio itxurakoak). Gehienez ere 30 minutu izango dira proba egiteko.

  • Proba egiteko, hurrengo helbidean eskatu berau egiteko data, ordua eta lekua 5 eguneko epean: http://www.bait.eus
  • Azterketa egiteko deialdi bakarra duzu.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Aprobetxamendu-proba gainditzea: gutxienez, 14 erantzun zuzen

Ziurtagiriak
http://www.bait.eus webgunetik eta edozein momentutan probaren ziurtagiria deskargatzeko aukera duzu "Erabiltzailearen historia, matrikula eta erreklamazioen kudeaketa" atalean.
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

KKDD Europako esparrua

Konpetentzia Digitalen Europako Esparrua Euskadiko administrazio publikoetan zabaldu dadin bultzatzea, eta ikasteko modu berriak eta ziurtapen-sistemak sustatzea.
Enplegatu publiko modernoaren curriculumean funtsezkoak diren konpetentziak Europako Batzordeak ezarrita ditu; eta konpetentzia horietako bat konpetentzia digitalei lotutakoa da. Konpetentzia Digitalen Esparruan identifikatzen eta baliozkotzen dira konpetentzia digitalaren osagai nagusiak, digitalki gai izateko ezagutza, ahalmen eta jarrera gisa ulertuta. DIGCOMP, (Digital Competence: Identification and European-wide validation of its key components for all levels of learners) proiektua da esparru horren oinarria, eta helburua, aldiz, 21 konpetentzia digital (5 arlotan bereizita) identifikatzea da. Jakite-maila bat, bi jakite-maila edo hiru jakite-maila aurreikusi dira konpetentzia bakoitzerako.

Azalpen bideoa

Konpetentzia digitalak

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Probaren funtzionamenduari buruz laguntza behar izanez gero:

  • Deitu hurrengo telefono-zenbaki honetara 664110557 / 664101155
  • Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:30era. Ostiraletan 09:00etatik 16:00etara.

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Aprobetxamendu-probak:

  • urriaren 27tik 31ra

Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.