KONPETENTZIA DIGITALA: 4.4 INGURUMENA BABESTEA. MAILA AURRERATUA (2026/30/0/85)

On-line

Ikastaro hau lagungarria izango zaizu C1 maila aurreratura iristeko 4.4 Ingurumena babestea konpetentzian (4. Arloa: Segurtasuna) Herritarren Konpetentzia Digitalerako Europako Esparru Bateratuan (DigComp).

  • Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.

Maila aurreratuan matrikulatzeko, ezinbestekoa da bitarteko maila gainditu izana.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko azaroaren 9tik 20ra
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea:
      2026ko ekainaren 1etik urriaren 1era: Administrazio orokorra (*)
      2026ko ekainaren 1etik urriaren 8ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2026ko urriaren 2tik 8ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko azaroaren 6a
    • Aprobetxamendu-proben epealdia: 2026ko azaroaren 23tik 27ra
  • Hizkuntza: euskara
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.


  • Bitarteko maila: Konpetentzia digitala: 4.4 Ingurumena babestea. Oinarrizko maila.
  • Maila aurreratua: Konpetentzia digitala: 4.4 Ingurumena babestea. Bitarteko maila.
  • Maila aurreratua: Fitxa honen xede den ikastaroa

Maila aurreratuan matrikulatzeko, ezinbestekoa da bitarteko maila gainditu izana.

Helburu orokorrak
Teknologiak egunerokoan erabiltzeak ingurumenean duen eragina murriztea ahalbidetzen duten tresnak eta aplikazioak erabiltzea, eta kutsadura digitalarekin lotutako jardunbide egokiak definitzea.

Konpetentziak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Karbono-aztarna murrizten duten aplikazioak erabiltzeko, eta beste aplikazio batzuk arduraz erabiltzeko ingurunea zaintzeko.
  • Ingurumen-eragina minimizatzeko neurriak hartzeko.
  • Aplikazio eta jardunbide egokiak partekatzeko eta bere inguruneari erakusteko.
  • Kutsadura digitala ahalik eta gehien murrizteko ekintza-plan bat sortzeko eta partekatzeko.
  • Ingurumen-kudeaketan sakontzeko, erakunde barruan.

1.Jasangarritasuna, teknologia ea kutsadura digitala

  • Nola izan jasangarriagoa teknologiaren bitartez
  • Kutsadura digitala sakonean
  • Kutsadura digitala murrizteko 5 aholku
  • "Eguneroko 20 jardunbide egoki" zure bulegoa gune jasangarriagoa bihurtzeko

2. Ingurumen-kudeaketa eta herritarren parte-hartzea

  • Ingurumen-kudeaketa erakundeetan
  • ISO 14001 ziurtagiria
  • Safety Culture
  • Ingurumena zaintzeko 3 "green app" nagusiak
  • Irekia

Metodologia

Autoprestakuntza ikastaroa, online, eta tutoretza gabekoa. Ikastaroak hainbat unitate didaktiko ditu, baita ariketa praktiko eta hausnarketa-ariketa batzuk ere.

Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburu orokorrak betetzen direla bermatzea. Aprobetxamendu-proba 15 galderako online test bat izango da; trebetasun galderez osatua, erantzun mota desberdinak dituztenak (erantzun bakarrekoak eta praktika-simulazio itxurakoak). Proba egiteko gehienezko denbora 30 minutukoa izango da.

  • Proba egiteko, hurrengo helbidean eskatu berau egiteko data, ordua eta lekua 5 eguneko epean: http://www.bait.eus
  • Azterketa egiteko deialdi bakarra duzu.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Aprobetxamendu-proba gainditzea: gutxienez, 11 erantzun zuzen

Ziurtagiriak
http://www.bait.eus webgunetik eta edozein momentutan probaren ziurtagiria deskargatzeko aukera duzu "Erabiltzailearen historia, matrikula eta erreklamazioen kudeaketa" atalean.
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

KKDD Europako esparrua

Konpetentzia Digitalen Europako Esparrua Euskadiko administrazio publikoetan zabaldu dadin bultzatzea, eta ikasteko modu berriak eta ziurtapen-sistemak sustatzea.
Enplegatu publiko modernoaren curriculumean funtsezkoak diren konpetentziak Europako Batzordeak ezarrita ditu; eta konpetentzia horietako bat konpetentzia digitalei lotutakoa da. Konpetentzia Digitalen Esparruan identifikatzen eta baliozkotzen dira konpetentzia digitalaren osagai nagusiak, digitalki gai izateko ezagutza, ahalmen eta jarrera gisa ulertuta. DIGCOMP, (Digital Competence: Identification and European-wide validation of its key components for all levels of learners) proiektua da esparru horren oinarria, eta helburua, aldiz, 21 konpetentzia digital (5 arlotan bereizita) identifikatzea da. Jakite-maila bat, bi jakite-maila edo hiru jakite-maila aurreikusi dira konpetentzia bakoitzerako.

Azalpen bideoa

Konpetentzia digitalak

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Probaren funtzionamenduari buruz laguntza behar izanez gero:

  • Deitu hurrengo telefono-zenbaki honetara 664110557 / 664101155
  • Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:30era. Ostiraletan 09:00etatik 16:00etara.

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Pruebas de aprovechamiento:

  • desde el 23 al 27 de noviembre

Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

88,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.