Bilboko Udalak Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du hainbat ekimenekin, herritarrak sentsibilizatzeko eta arrazismoaren aurkako borrokan duen konpromisoa berresteko, aldi berean hiriaren kultura-aniztasuna sustatuz.
Jardunaldi berezia Bilborocken – Martxoak 24
Ospakizun honen baitan, martxoaren 24an, astelehena, Bilborock-en (18:00-20:00) arrazakeriaren aurkako jardunaldi berezi bat egingo da, Bilboko Udalaren zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan.
- Bakarrizketa “Yo no soy racista, pero… Manzanas traigo” – Aitor Vinagretek umorearen eta ironiaren bidez aurreiritziak eta eguneroko mikroarrazismoak jorratuko dituen antzezlan batekin emango dio hasiera jardunaldiari.
- Tokiko ekimenak arrazakeria eta diskriminazioa prebenitzeko:
- Arrazakeriaren aurkako VI. Eskola: birtualetik presentzialera (Mamadou Ngom – Munduko Medikuak).
- Ongi Etorri Zinema proiektua (Txus Blanco – Hika Ateneo eta Ongi Etorri Errefuxiatuak).
- Zurrumurruen aurkako Estrategia (Ane Lezama – AMEKADI).
- Red Era Berean – Arrazakeriaren aurkako euskal sarea (Mayra Colado García – CITE-CCOO).
- “Arrazakeriaren aurka ahalduntzeko gazteentzako eskola” aurkezpena, Immigrazioaren Tokiko Kontseiluko Gazte Taldearen eskutik.
- Publikoarekin elkarrizketa irekia jardunaldiari amaiera emateko.
DAMBA Festibala – Martxoak 22
Larunbatean, martxoaren 22an, Bilborock-en DAMBA Festival ospatuko da. Jaialdi honek kultura-aniztasuna ospatu eta musikaren bidez arrazakeriaren aurkako borrokaren balioa nabarmentzen du.
Artista nagusiak: Awa Fall, Novato, Titica, Havana 537, DJ Slimdate, KlassJ Gold, Novisi Percussion, African Vibes, Encuentro Latino eta Thierno Diedhiou.
“Kultura Aniztasuna eta Ahalduntzea / Culture Diversity and Empowerment” lelopean, jaialdiak komunitate desberdinen adierazpen artistikoak ikusarazi eta kulturen arteko topaguneak sustatuko ditu.