Osalanen Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko X. Uda Ikastaroak: 'Entorno laboral digital y prevención de riesgos laborales'

Ikastaroko egitaraua ofiziala

Plataforma digitalen bidezko lana gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, baina, aldi berean, erronka esanguratsuak eragiten ari da langileen osasunerako eta segurtasunerako (EU-OSHA, 2018b). Espezifikoki, egindako jardueran inplikatutako arrisku guztiak presente egongo dira (garraioak, garbiketa, etxeko lana, etab.), baina, horrez gain, horiek larriagotu egingo dira plataformetako lanaren ezaugarri bereziengatik (EU-OSHA, 2018). Hau da, arrisku espezifikoak daude, batetik, plataforma lana antolatzeko erabiltzeagatik, eta, bestetik, arrisku espezifikoak plataformaren erabileraren ondoriozko lana antolatzeko moduagatik. Era berean, arrisku horiek desberdinak dira eta jarduera horrek dituen arrisku klasikoei metatzen zaizkie.

Ezaugarri hauek dira, besteak beste: beti konektatuta egon beharra enkarguak jasotzeko zain, aurreikusteko aukerarik gabe; smartphone bat izatea enkarguak jasotzeko bitarteko gisa, horiek berretsi eta ibilgailuak gidatzearekin batera amaitu duzula adierazteko; lan-erritmoa bezeroak edo algoritmo batek zehaztea; lana teknologiaren bidez egiteko pribatutasuna eta monitorizazioa; langilea isolatzea edo ikusezin bihurtzea; Kontaktu soziala, jendearentzako lana eta sexu-jazarpena jasateko aukerak, lanean eta diru-sarreretan prekarietatea, aurrikusezintasuna eta ziurgabetasuna izatea, lanaren kudeatzaile eta zuzendari gisa algoritmo edo adimen artifizial bat izatea eta ebaluazioaren bidez (ospe digitala deritzona) langileen kontrola bezeroei lagatzea plataformetako lanaren elementu bereziak dira, eta berariaz aztertzea merezi dute. Ondorioak pertsonen osasunean – Batez ere psikosozialean –.

Helburuak:

  • Plataforma digitalen ekonomia lan merkatuan sartzearekin batera laneko segurtasun eta osasunaren arloan planteatutako arazo nagusiak aztertzea, diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

  • Plataformen ekonomia izenekoak laneko segurtasun eta osasun prebentzioaren arloan sortutako arrisku handiak hautematea, deskribatzea, analizatzea eta sistematizatzea.

  • Arrisku egoera horietan lan egiten duten langileentzako ondorio nagusiak aztertzea. Horien artean, aurreko arrisku egoerez gainera, laneko eta zirkulazio istripuak «on-the-road» areagotu dira (puntualtasuna, konexio etengabea), frustrazioa handitu da (monotonia eta errepikakotasuna), eta estresa (bezeroen ebaluazioa) eta depresioa (isolamendua, makina baten agindupean) areagotu dira (More 2017).

  • Topatutako arriskuak murrizteko hobekuntza proposamenak egitea (lan baldintza prekarioak, genero arrazoiengatiko bazterkeria, estresa, lan istripuak, etab.), gomendio horiek txertatzeko legez nahitaezkoak diren arriskuen ebaluazioetan, halakoak plataforma digital baten bidez lana antolatzen eta zuzentzen duen enpresa batean egiten direnean.

Jarduera nori zuzenduta:

  • Unibertsitateko ikasleak eta unibertsitarioak ez diren ikasleak.
  • Irakasleak.

  • Profesionalak.

  • LAP profesionalak.

  • Publiko orokorra.
Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:00tatik 14:30tara
Miramar Jauregia
Miraconcha48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-emate epea:
2020/04/10 - 2020/09/09
Jarraibideak:

https://www.uik.eus/eu/entorno-laboral-digital-y-prevencion-de-riesgos-laborales