INTRODUCCIÓN AL ENTORNO R (2025/35/21/1)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Konputazio estatistikorako R programazio-lengoaiaren erabilera ikastea.
- Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Pakete estatistiko informatikoekin lan egiten duten Eusko Jaurlaritzako eta haren EAko estatistikariak edo beren funtzioengatik pakete horiek erabiltzen dituzten, eta estatistikari buruzko aldez aurretiko ezagutzak dituzten langileak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: apirilaren 2a, 4a, 8a
- Ordutegia: 09:45 - 13:45
- Iraupena: 12 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 3ra
- Oniritzi epea: 2025eko martxoaren 4tik 7ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko apirilaren 1a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Irakasleak: JOSU NAJERA ZULOAGA
Helburu orokorrak
Beste pakete estatistiko batzuk erabiltzen dituzten pertsonak R ingurunera gerturatzen saiatuko gara ikastaro praktiko honen bidez. Honi esker, R inguruan lan egiteko autonomia, konfiantza eta arintasuna lortuko dute.
Helburu zehatzak
- R software askearen filosofiaren barnean kokatu.
- Lizentzia mugatua duten datuen analisirako programetatik iragaitea erraztu modu erraz eta azkarrean.
- Objektuak erabiltzen ikasi
- Datuen analisirako teknika oinarrizkoenak erabiltzea
- Rk eskaintzen duen potentzial grafikoa aztertu
- Programazioaren oinarrizko irizpideak ezagutu
- Ikastaroko lan inguru gisa R erabiltzeko beharrezko ezagutza eta abileziak bereganatzea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Datuak irakurtzeko R ingurua erabiltzeko
- Datuak erabiltzeko R ingurua erabiltzeko
- Modelatu estatistikorako R ingurua erabiltzeko
- Grafikoak sortzeko R ingurua erabiltzeko
- Edozein ataletan erabilgarriak izan daitezkeen funtzio eta paketeen inguruko informazioa biltzeko.
- R eta Rstudioari sarrera
- Objektuak R-n
- R programazioa
- Datuak inportatzea/esportatzea
- Datu-baseak manipulatzea
- Grafikak
- Oinarrizko estatistika
Metodologia
Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak uztartuko dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: 10 galdera irekik osatutako azterketa. Emandako datu-base batean oinarrituta, eta ikastaroan zehar ikasitako kontzeptuak kontuan izanik, R-ko emaitzak lortu beharko dira. Azterketak ordubeteko iraupena izango du. Gainditzeko, 10 puntutik gutxienez 6ko lortu beharko dira.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ikasleak, internetera sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eraman beharko ditu. Ezagutuko ez balitu, ELZra dei dezake, eta bertan emango dizkiote. Lehen egunean 20 minutu lehenago iristea ezinbestekoa da, ordenagailua norberaren erabiltzailearekin behar bezala konfiguratu ahal izateko.
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua Ieko sotoko 26.gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Donostia-San Sebastián 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 1010
Izen-ematea
- Prezioa:
152,25€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.