INGURUMEN-HEZKUNTZAKO ESPERIENTZIAK RAMSAR HEZEGUNEETAN

Ekitaldi-deskribapena

Jardunaldi tekniko honen helburua RAMSAR hezeguneetako ingurumen-heziketaren ikuspegia eta metodologia ezagutzea eta hezeguneen arteko esperientziak trukatzea da.

Hezeguneei loturiko ingurumen-heziketako zentroak batzen dituen Wetland Link International lan-sarea bertatik bertara ezagutuko dugu ere.

Jardunaldia hezegune zehatzei buruzko esperientzien agerraldiarekin osatuko da.

RAMSAReko Hitzarmenak, 1996ko lehen Plan Estrategikoan "gizartea hezeguneen inguruan hezi eta kontzientzia hartzeko programa nazionalak garatu eta sustatzeko" beharra aipatzen du, "pertsona-sorta zabal bati zuzenduak; erabakiak hartzen giltzarri diren pertsonei, hezeguneetan eta horien inguruan bizi diren pertsonei, hezeguneeetako erabiltzaileei eta gizarteari, oro har". Behar horretatik Komunikazioa, Hezkuntza, Kontzientziazioa eta Parte-hartzea sustatzeko lehen ekintza-programa sortu zen 1999an, CECoP Programa izenekoa.

Wetland Link International (WLI) bertan heziketa-jarduerak eskaintzen dituzten hezeguneei buruzko heziketarako sostengua ematen duten zentroen sare bat da. Erresuma Batuko Wildford and Wetland Trust-ek zuzentzen du, eta sei kontinenteetako 350 kide dauzka. WLI-k Ramsar Hitzarmenarekin Elkarlanerako Memorandum bat izenpetu zuen.

Jardunaldi tekniko hau ingurumen-heziketarekin loturiko alor ezberdinetan aritzeko bestelako lan-moduak eta Babestutako Toki Naturalen erabilera publikoa ezagutzeko helburua duen TXINABADIA 14/15 Proiektuaren esparruaren barruan egiten da, Esperientziak trukatzeko jardueren bukaera gisa.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Hasiera data:
Amaiera data:
Txingudi Ekoetxea
Pierre Loti
IrunGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Jarraibideak :

Informazioa eta izen-emateak, hemen:

Txingudi Ekoetxea

Pierre Loti ibilbidea ·20304 Irun (Gipuzkoa) · Tel.: 943 619 389 ·  txingudi@euskadi.eus