Ikuspegik migrazioari, hedabideen narratibei eta desinformazioari buruzko jardunaldia antolatu du

2025eko maiatzaren 20an egingo da "Migrazioak fokuratuz: hedabideen narratiba eta desinformazioaren aurkako borroka" jardunaldia, Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekitaldia Ikuspegik – Immigrazioaren Euskal Behatokiak antolatu du, eta helburua da migrazioen trataera mediatikoa eta horri lotutako diskurtsoak aztertzea eta horien inguruan hausnartzea.

Egitarauan, lehenik, immigrazioaren inguruko narratibetan komunikabideek duten rola aztertuko da. Ondoren, bi solasaldi egingo dira: bata, immigrazioaren kontakizunaren erronken eta dinamiken ingurukoa; eta bestea, estereotipoen eta desinformazioaren aurkako borrokari buruzkoa. Bertan, komunikazioaren alorreko profesionalek, ikertzaileek eta diskurtso mediatikoaren azterketan aditu diren pertsonek parte hartuko dute.

Euskarazko hitzaldietarako aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da.

Streaming bidez jarraitzeko esteka: https://labur.eus/k4bu5wjs

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Ikuspegi
Hasiera data - Amaiera data:
-
Abandoibarra, 3
BilbaoBizkaia (España)
Ziurtagiria:

Izena emateko formularioa: https://forms.gle/oCRNptGtF7PtHQeX6