HERRAMIENTAS Y APLICACIONES DE LA IA GENERATIVA PARA LA ADMINISTRACIÓN PÚBLICA (2025/30/20/4)

On-line

Ikasleek IA sortzaileko tresna eta aplikazioetan sakonduko dute ikastaro aurreratu honetan, besteak beste, elkarrizketa-txaten erabilera, chatbots pertsonalizatuen sorkuntza eta IA produktibitate-inguruneetan integratzea. Gainera, administrazio-prozesuak automatizatzeko teknikak aztertuko ditugu, eta langile publikoei konponbide berritzaileak eta eraginkorrak diseinatzen lagunduko diegu.

  • Arloa: Prestakuntza - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko azaroaren 3tik 21era
      Bideokonferentzia saioak: ikusi "Informazio zehatza"
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko irailaren 1etik 29ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko irailaren 1etik urriaren 3ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 31a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Fundamentos de Transformación Digital en la Administración Pública.
  • Aplicación Avanzada de Herramientas Digitales en la Gestión Pública.
  • Curso básico sobre la Inteligencia Artificial Generativa.
  • Curso objeto de esta ficha.

Helburu orokorrak
Administrazio publikoaren esparruan, adimen artifizial sortzaileko funtzionalitate aurreratuagoak eta horien aplikazioak erabiltzeko ezagutzak eskuratzea.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • IA sortzailearen aplikazio eta erabilera nagusiak ezagutzeko.
  • Elkarrizketa-txatak erabiltzeko.
  • Txat horien bertsio pertsonalizatuak sortzeko.
  • IA sortzaile integratua erabiltzeko hodeiko produktibitate-aplikazioetan.
  • Hainbat tresna integratzeko eta atazak automatizatzeko.
  1. Modulua: IA sortzailearen tresnak eta aplikazio praktikoak
    • Erabilera errazeko sortze-tresnetarako sarrera.
    • Erakustaldi praktikoa: edukia sortzea eta aztertzea.
    • Arazo administratiboetarako sormenezko konponbideak diseinatzeko IA sortzailea erabiltzea.
  2. ModuluA: Elkarrizketa-txatak

    • ChatGPT, Gemini, Copilot, Claude…

  3. Modulua: Chatbot pertsonalizatuak sortzea

    • ChatGPT, Gemini, Copilot Studio.
    • Adibide praktikoak.
  4. Modulua: Produktibitate-inguruneetan integratzea

    • Microsoft 365 Copilot, Google Gemini Workspace...

  5. Modulua: Prozesuen automatizazioa

    • Funtsezko kontzeptuak, APIak, automatizazio-softwarea.
    • Adibide praktikoak.

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak hainbat gai ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioak bi ariketa ditu: kasu praktiko bat eta test itxurako proba bat.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ariketa guztiak egin eta gainditzea
  • Zuzeneko bideokonferentzia saiora bertaratzea.

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Bideokonferentzia saioa:

  • Azaroaren 18a. Ordutegia: 09:30-10:30
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.