Eskola-Kiroleko Monitore laguntzailea
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Sartzeko baldintzak
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua edukitzea, edo titulu horren baliokidea (1363/2007 EDaren 31.1 artikuluaren arabera).
- Sarrerako azterketa teoriko-praktiko bat arrakastaz gainditzea.
- Ikastaroan izena emateko kuota ordaintzea:
- Bloke komuna: 80€
- Gurasoen baimena adingabeentzat.
Dirulaguntzak
Ikastaroa euskaraz egin eta gainditzen duenari dirua itzuliko zaio.
Gazteleraz eginez gero, Arabako Foru Aldundiak laguntza argitaratu ondoren, prestakuntza gainditu duten Araban erroldatutako ikasleek diru-laguntzen eskaeran sartu ahal izango dute.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Dokumentazioa posta elektroniko bidez aurreratu ekfb@euskalkirola.eus.
- NANaren fotokopia bi aldeetatik.
- Izen emate orria.
- 18 urtetik beherakoak baimena sinatua.
- Beharrezkoa den gutxieneko titulazio akademikoa edo, bestela, ordezko heldutasun proba gainditu izanaren agiria. Onartzen diren dokumentu:
- Titulu akademikoaren edo tasak ordaindu izanaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua.
- Hezkuntza Ordezkaritzek emandako ordezko titulazioaren ziurtagiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.
- Ziurtagiri/espediente akademiko pertsonal ofizialaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua (ikasketak egin diren ikastetxean bertan eskatu behar da. Ziurtagiri ofizialak Eusko Jaurlaritzaren logoa du).
- Kalifikazio liburuaren fotokopia konpultsatua (eskolatze liburua).
QR kodea duen ziurtagiriak izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Berau sarrera frogan aurkeztu behar da.
- Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria (ordainketa Euskal Kirol Federazioen Batasunaren kontu honetan egin beharko da: ES68 0138 0038 5301 1370 2724). Kontzeptuan MADE+Izena eta Abizenak adierazi.
Sarbide frogaren eguna, ordua eta tokia
Abenduaren 14an, 9:00etan, Getxo Kirolak-eko frontoien eraikina, 1.frontoia Avda. de los Chopos 46C, 48991, Getxo (Bizkaia) (Ikusi ERANSKINA)
https://maps.app.goo.gl/9F2SxZAntxuSfjbc8
Online ikastaroaren hasiera
Abenduaren 16an izango da. Ikastaroaren lehen egunean ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du plataformara sartzeko.
Izen-emateak
Abenduaren 12rarte.
Azterketa presentzialak
Ohiko deialdia Getxon, martxoak 29an goizeko 9:00etan izango da.
Ez-ohiko deialdia: Getxon, maiatzaren 10ean goizeko 9:00etan izango da.
Toki kopurua
35 pertsona
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Euskal Kirol Federazioen Batasuna
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 80 € diru laguntza jasotzeko aukera
- Izen-emate epea:
- 2024/11/11 - 2024/12/12
