GESTIÓN DE CRISIS EN CIBERSEGURIDAD (2025/1/5/3)

On-line

Prestakuntza-ekintza honetan, erakundeetan zibesegurtasun-krisiak identifikatzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak aztertuko ditugu. Segurtasun Sailari atxikitako Euskal Zibersegurtasun Agentziak bultzatutako ekimena da.

  • Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko azaroaren 3tik 21era
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko irailaren 1etik 29ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko irailaren 1etik urriaren 3ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 31a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Buenas prácticas en Ciberseguridad.
  • Fitxa honen xede den ikastaroa.
  • Legislación y normativa aplicable en ciberseguridad.
  • Análisis y gestión de riesgos.

Helburu orokorrak

  • Zibersegurtasun arloko krisien kudeaketaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea.
  • Krisian dauden kudeaketa-planak egiteko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea.
  • Zibersegurtasuneko araudi eta betebeharrak ulertzea.
  • Jardunbide egokiak ikastea.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Gertakari mota desberdinak larritasunaren eta premiaren arabera identifikatzeko eta sailkatzeko, krisia detektatzen denetik konpontzen den arte modu eraginkorrean kudeatzeko.
  • Kudeaketa-plan argiak eta eraginkorrak sortzeko eta kudeatzeko zibersegurtasunaren arloko krisi batean.
  • Zibersegurtasunaren arloko krisi batean egindako ekintzek araudi eta estandar aplikagarriak betetzen dituztela ziurtatzeko.
  1. Zibersegurtasun arloko krisia: Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak
  2. Krisiaren kudeaketaren urratsak: detekzio, analisia, berreskuratzea...
  3. Komunikazioa krisi garaian
    • Arriskuen kudeaketa.
    • Politikak eta planak.
    • Rolak eta funtzioak.
    • Erreferentziako erakundeak.
  4. Ezagutu behar dituzun arauak eta legeak
    • DBEO, ENS, NIS/NIS2.
    • Araudia betetzearen benetako adibideak.
  5. Gorabeherak kudeatzeko jardunbide egokiak
  6. Azterketa-kasuak
  7. Ikasten jarraitzeko baliabideak

Metodologia

Autoprestakuntza ikastaroa, online eta tutoretzarik gabekoa. Ikastaroak hainbat ikasgai izango ditu, eta baita ariketak, bideoak eta material osagarria ere edukiak barneratzeko lagunduko dutenak. Foro bat ere sortuko dugu plataforman, edukiari buruzko zalantzak argitzeko.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioan hainbat autoebaluazio test daude ikasgai bakoitzeko eta test itxurako azken proba bat 20 galdera izango duena.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko ariketa guztiak egitea
  • Azken galdetegia gainditzea, gutxienez 14 erantzun zuzen.

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
0,00€
 
Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.