Gazte-txartelak udazkenerako zine-sarrerak zozkatzen ditu.
Ekitaldiaren deskribapena
Zinema aretoak ireki dituzte dagoeneko eta Gazte-txartelak zinera gonbidatu nahi zaitu! Parte hartu gure zozketan eta irabazi zine-sarrera bikoitza, nahi duzunarekin joateko!
Zer zozkatuko dugu?
50 gonbidapen bikoitz Cinesa zinemetarako eta 63 gonbidapen bikoitz Yelmo zinemetarako, 2020ko abenduaren 31ra arte balio dutenak.
- Cinesa: Urbil (Usurbil), Zubiarte (Bilbo), Max Ocio (Barakaldo)
- Yelmo: Megapark (Barakaldo), Boulevard (Gasteiz)
Parte hartzeko modua:
Bete formulario hau zure datuekin eta esaiguzu zein zinematara joan nahi duzun (azken eguna: irailaren 13a)
Irabazleei jakinaraztea:
Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Zozketa irabazten dutenek beren etxean jasoko dituzte gonbidapenak, mezulari bidez.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak onartzen direla.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -