Gazte-txartelak Silken Ciudad de Vitoria hotelera gonbidatzen zaitu!

Silken Ciudad de Vitoria

Gazte-txartelak hiru egonaldi zozketatzen ditu Silken Ciudad de Vitoria hotel dotorean (Araban). Egonaldi bakoitza bi lagunentzako izango da, gau birako.

Ostatu moderno eta erosoa, hiria, bertako gastronomia, historia eta gune berdeak ezagutzeko aproposa.

Hiri planak, kultura eta deskonexio asteburuak atsegin badituzu... zozketa hau zuretzat da!

Zer zozketatuko dugu?

3 egonaldi Silken Ciudad de Vitoria hotelean (Araban). Egonaldi bakoitza bi gauekoa eta bi lagunentzat izango da.

Saria urtebeteko epean gozatu ahal izango da (denboraldiaren eta hotelaren eskuragarritasunaren arabera).

Adingabeak adin nagusiko pertsona batekin joan beharko dira esperientziaz gozatu ahal izateko.

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 20a)

Irabazleei jakinaraztea

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Irabazleek posta elektronikoz jasoko dituzte egonaldia trukatzeko kodeak, gaztetxartela@gmail.com helbidetik.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)