Badakigu norentzat izan diren "RetroClásica" azokarako gonbidapenak.

Retroclasica 2021

Hauentzat: Amaya Salazar Herrán, Brayane Steven Peña Gonzalez, Aitor López Caballero, Jose Angel Calvo Bellón, Iker Añibarro Astobiza.


Azaroaren 12tik 14era Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango da RetroClásica Bilbao azokaren hamargarren edizioa.

Garaiko eta bildumetako auto eta motozikleta klasikoak ikusi nahi dituzu? Parte hartu zozketan eta zozketatzen ditugun 5 sarrera bikoitzetako bat irabazi dezakezu!

Zorterik ez baduzu gogoratu zure Gazte-txartelarekin 1€-ko deskontua izango duzula sarrera erostean.

Zer zozkatuko dugu?

5 sarrera bikoitz RetroClásica azokaren 10. ediziorako.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formulario hau zure datuekin (azken eguna azaroaren 7a izango da).

Irabazleei nola abisatu:

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz, edo BECeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, azoka egin aurretik; edo BECeko leihatiletan, azoka egiten den egunetan.

Eta gogoan izan: zorterik izan ez baduzu, zure Gazte-txartelarekin €1eko beherapena izango duzu RetroClásica azokaren 10. ediziorako sarrerak erostean.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

BEC  Safe Tourism Certified

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)