Gazte-txartelak Pentagrama Fest-erako sarrerak zozkatzen ditu

Pentagram Fest

Jaialdi paregabe bat bizi nahi duzu, aniztasuna, inklusioa eta justizia soziala musika eta arte eszenikoen bidez ospatzen dituena?

Parte hartu gure zozketa berezian eta eskaintzen ditugun harmar sarrera bikoitzetako bat irabazi ahal izango duzu, Bilboko Pentragrama Fest jaialdiaz gozatzeko.

Esperientzia eraldatzailea, doan, eta zuk nahi duzunarekin!

Zer zozketatuko dugu?

Urriaren 9an Bilborock-erako hamar sarrera bikoitz (sarrera bikoitz bat irabazle bakoitzarentzat):

  • 18:00 - Gorsy Edu-ren "El Perkusionista"
  • 19:30etik aurrera - Zuzeneko musika gaua, 44 Svvage (20:00), Mad Muasel (21:00) eta Deejay Ziza (22:00) artisten eskutik.

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: urriaren 7a)

Irabazleei jakinaraztea

Telefonoz eta ondorengo posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Leihatilan, emanaldiaren egun berean.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin 2 €-ko beherapena duzula Bilboko Pentagrama Fest-eko sarreran.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)