Gazte-txartelak Mendi Film Zinemaldirako gonbidapenak zozkatzen ditu.

Parte hartu gure lehiaketan eta irabazi Bilboko Mendi Film Zinemaldirako  bi sarrera, nahi duzunarekin joateko!

Aurtengo Mendi Film Zinemaldia, Bilboko Abenturako Mendi eta Kirol Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, abenduaren 3tik 12ra izango da Golem Alhóndiga zinemetan.

Zer zozkatuko dugu?

Gonbidapen bikoitz bat hurrengo saioetarako:

  • Larunbata, 2021/12/04 – 12:00etako eta 17:30etako saioetarako
  • Igandea, 2021/12/05 – 12:00etako, de las 17:30etako eta 19:30etako saioetarako
  • Astelehena, 2021/12/06 – 12:00etako, de las 17:30etako eta 19:30etako saioetarako
  • Asteartea, 2021/12/07– 12:00etako, de las 17:30etako eta 19:30etako saioetarako
  • Asteazkena, 2021/12/08 – 12:00etako, de las 17:30etako eta 19:30etako saioetarako
  • Osteguna, 2021/12/09 –17:30etako eta 19:30etako saioetarako
  • Ostirala, 2021/12/10 – 17:30etako, de las 19:30etako eta 22:00etako saioetarako
  • Larunbata, 2021/12/11 – 12:00etako, de las 17:30etako eta 19:30etako saioetarako

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formulario hau zure datuekin (azken eguna: azaroaren 28a).

Irabazleei nola abisatu:

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Bilboko Golem Alhondiga zinemetako leihatilan, pelikula programatutako egun berean, zure NAN eta Gazte-txartela erakutsiz

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

 

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)