Gazte-txartelak Donostiako Aquariumerako sarrerak zozkatzen ditu maiatzean ere

Nahi duzu Europako instalaziorik modernoenetako bat bisitatu, itsas munduan bete-betean murgildu eta itsas espezie harrigarriak ikusi?

Parte hartu gure zozketan eta eskuratu zure sarrerak doan Donostiako Aquarium erako.

Zer zozkatuko dugu?

Hilero 2 sarrera bikoitz, asteko edozein egunetarako (jakinarazten dizugunetik, hurrengo bi hilabeteetan erabil ditzakezu sarrerok)

Parte hartzeko modua:

Bete formulario hau zure datuekin.

Irabazleei jakinaraztea:

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie hilabete bakoitzeko lehen bi lanegunetan.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Irabazleek Aquariuma bisitatzen duten egunean jaso ditzakete, leihatilan, Gazte-txartela eta NANa erakutsiz.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak onartzen direla.


Apirileko irabazleak: Adriana Isasi Lopez, Imanol Melero Rodriguez. 

 

                  

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)