Gazte-txartelak antzerkira gonbidatzen zaitu!

Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sarea

Parte hartu zozketan eta udazkeneko Gasteizko Udal Antzokien Sareko gabonetako antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Atalak 2.0: Laboratorio de Christine Hassid – Christine Hassid / Laurent Valera - 2022/11/23 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia - Dantza
  • Yerma - María Goiricelaya – 2022/12/15 – Printzipal Antzokia - Antzerkia euskaraz
  • Mucha muchacha – La Tristura y Mucha Muchacha - 2022/12/16 - Felix Petite Antzokia – Dantza
  • Trash! - Yllana / Töthem - 2022/12/18 – Printzipal Antzokia - Perkusio eta dantza ikuskizun musikala
  • Neguko distirak - Enaut Elorrieta / Idoia Asurmendi - 2022/12/22 - Printzipal Antzokia – Musika kontzertua
  • 337 km - La Belloch Teatro - 2022/12/22 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Antzerkia gazteleraz

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: abenduaren 18a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)