FUNDAMENTOS DE TRANSFORMACIÓN DIGITAL EN LA ADMINISTRACIÓN PÚBLICA (2025/30/20/1)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Eraldaketa digitalaren oinarriak aztertuko dira, non tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugun eraginkortasun administratiboa eta herritarrekiko interakzioa hobetzeko.
- Arloa: Prestakuntza - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko martxoaren 3tik 21era
Bideokonferentzia saioak: ikusi "Informazio zehatza"
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea:
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 3ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik otsailaren 7ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko otsailaren 4tik 7ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 28a
- Ikastaroaren egunak: 2025eko martxoaren 3tik 21era
- Hizkuntza: Gaztelera
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.
- Fitxa honen xede den ikastaroa.
- Aplicación Avanzada de Herramientas Digitales en la Gestión Pública.
- Curso básico sobre la Inteligencia Artificial Generativa.
- Herramientas y Aplicaciones de la IA Generativa para la Administración Pública
Helburu orokorrak
Administrazio prozesuen eraldaketan tresna digitalak ezartzeko eta baliatzeko beharrezko ezagutzak eta trebetasunak ematea enplegatu publikoei.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Administrazio publikoan eraldaketa digitalak duen garrantzia ulertzeko.
- Funtsezko tresna digitalak identifikatzeko eta erabiltzeko, zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko.
- Irtenbide digitalak aplikatzeko barne-kudeaketa eta herritarrekiko interakzioa optimizatzeko.
- modulua: Eraldaketa digitalerako sarrera administrazio publikoan
- Eraldaketa digitalaren kontzeptua eta onurak.
- Administrazio publikoaren egungo erronkak eta teknologiak ekar ditzakeen konponbideak.
- Estatuko eta nazioarteko administrazio publikoetan egindako eraldaketa digitalaren adibideak.
- IA Sortzailea, elementu eraldatzaile gisa.
- modulua: Lankidetzarako eta produktibitaterako tresnak
- Online lankidetza-tresnak: Microsoft Teams, Google Workspace eta Slack.
- Proiektuak eta zereginak kudeatzeko plataformak: Trello, Asana eta Notion.
- Administrazio-lanak automatizatzea: Zapier eta Make erabiltzea.
- Dokumentu-kudeaketa digitala
- Digitalizazioa eta hodeian biltegiratzea: Google Drive, OneDrive eta Dropbox.
- Dokumentuen eta lan-fluxuen antolamendu eraginkorra.
- IA sortzailearen sistemak erabiltzea, dokumentu eta erreferentzia propioekin lan egiteko: NotebookLM.
Metodologia
Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak hainbat gai ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez.
Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioak test itxurako 2 ariketa ditu.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Test itxurako ariketak gainditzea
- Zuzeneko bideokonferentzia saiora bertaratzea.
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Bideokonferentzia saioa:
- Martxoaren 18a. Ordutegia: 09:30-10:30
Izen-ematea
- Prezioa:
- 112,35€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Jarraibideak
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
- Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
- Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.
- Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara: