Foroen zikloa: Bide Seguruak eta Migrazio Erronkak, Lurraldetik Etorkizuna Eraikitzen
Ekitaldiaren deskribapena
Migrazioa gure eguneroko errealitatearen funtsezko zatia da, eta aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalaren motorra.
Azaroaren 21ean, Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean, egingo da “Bide Seguruak eta Migrazio Erronkak: Lurraldetik Etorkizuna Eraikitzen” foroen zikloa, Emigrad@s Sin Fronteras elkarteak sustatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Topaketa honek erakunde publikoak, unibertsitateak, gizarte-erakundeak eta nazioarteko ordezkariak bilduko ditu, tokiko eta mundu mailako ikuspegitik migrazio seguru, inklusibo eta jasangarriak nola garatu aztertzeko.
Jardunaldian harrera- eta migrazio-politikak, nazioarteko lankidetza, gizarte-berrikuntza, hirien eginkizuna desberdintasun globalen aurrean eta giza eskubideen defentsa izango dira hizpide.
Parte-hartzaileen artean izango dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritza, Mondragon Unibertsitatea, Kinshasako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) Institut du Bâtiment et des Travaux Publics, CEAR, Zehar-Errefuxiatuekin, Riohacha-ko alkatea eta Real Instituto Elcano.
Ekitaldi irekia da, entzun, ikasi eta elkarrekin lurralde bidezkoagoak eta askotarikoagoak eraikitzeko aukera emango duena.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Ziurtagiria:
