FORMAKUNTZA JARDUNALDIRAKO GONBIDAPENA: Kontratazioa eta Nazioarteko Zerga-Sistema

Zein alderdi juridiko hartu behar dira kontuan nazioarteko bezeroekin harremanak ezartzerako orduan? Nola murriztu daitezke nazioarteko kontratazioarekin lotutako arriskuak? Zein kontratu aukera daude kanpoko bezeroekin nire negozio harremanak arautzeko? Zeintzuk dira atzerrian jarduerak eramatearen ondorio fiskalak?

Galdera hauei erantzunez, "Kontratazioa eta Nazioarteko Zerga-Sistema" jardunaldian, kultura eta sormen sektoreko enpresek nazioartekotzeko prozesuan kontratazioarekin eta zerga arloarekin erlazionatutako edukiak argituko dira, zure kasura eta beharretara egokitu daitezkeenak.

KSIatea programaren barneko prestakuntza jardunaldi hau, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberarekin lankidetzan burutzen da.

Behin-behineko programa:

  • 09:45 Parte-hartzaileen erregistroa
  • 10:00 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena (IDOM/Arabako Ganbera)
  • 10:15 Nazioarteko Kontratazioa
    • Nazioarteko kontratazioaren oinarrizko elementuak (irismena, erantzukizuna ...)
    • Harreman motak eta kontratuak
    • Arriskuak eta gatazkak konpontzea
  • 10:45 Nazioarteko Zerga-Sistema
    • Oinarrizko kontzeptuak: Zer da nazioarteko zerga-sistema?
    • Zergen plangintza: zerga bikoitza, modu asoziatiboak eta abar.
    • Nazioarteko transakzioetan aplikagarriak diren zergak
  • 11:15 Atsedenaldia
  • 11:30 Ganberako nazioartekotzeko zerbitzuak: kultura eta sormen enpresen kasua (Arabako Ganbera)
  • 12:00 Enpresa kasua (enpresa konfirmatzeke)
  • 12:30 Solasaldia - Q&A
  • 13:00 Jardunaldiaren amaiera
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
3 horas
Ordutegia:
9:45 - 13:00
ARABAKO MERKATARITZA GANBERA ? PRESTAKUNTZA ZENTROA. Manuel Iradier Kalea, 17, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba
Manuel Iradier17
01005  ·  Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
ARABAKO MERKATARITZA GANBERA ? PRESTAKUNTZA ZENTROA. Manuel Iradier Kalea, 17, 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba

IZEN-EMATEAREN ORRIA