FORMACIÓN PRÁCTICA BÁSICA PARA PERSONAL DE SECRETARIA- INTERVENCIÓN (2025/41/4/4)

Presentziala

Udalaren ohiko jardueran erabiliko diren oinarrizko gaiak aztertuko dira: Administrazio prozedura elektronikoa, kontratazioa, enplegu publikoa eta ekonomia.

  • Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Udal txikietako idazkari kontu-hartzaileak

    Hautatze irizpideak: Lehentasuna izango dute 5 mila biztanle baino gutxiago dituzten udaletako idazkari kontu-hartzaileek.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: urriaren 7a, 8a, 16a, 20a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko ekainaren 24tik irailaren 19ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 6a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: IGNACIO JAVIER ETXEBARRIA ETXEITA, BEGOÑA GARMENDIA VAZQUEZ, ALFREDO BARRIO GIL, ORTZI DE LA QUINTANA IBAÑEZ

Helburu orokorrak

Udal izaerari eta jarduerari lotutako oinarrizko gaiak ezagutzea. Ikastaro honetan lau gai hauek landuko dira (saio bakoitzean gai bat): Administrazio prozedura elektronikoa, kontratazioa, enplegu publikoa eta ekonomia.

Helburu zehatzak

  • Kontratazioa:
    • Sektore publikoko kontratuen legearen inguruko punturik garrantzitsuenak aztertzea.
  • Administrazio prozedura elektronikoa:
    • Udal txikietan administrazio prozedura elektronikoak duen garrantzia adieraztea.
  • Ekonomia:
    • Arlo ekonomikoari eta barne kontrolari lotuta, baliabide eraginkorrak eskaintzea, eduki eta berrikuntza nagusiak eta sinplifikazioa kontuan hartuta.
  • Enplegu publikoa:
    • Udaleko langileria kudeatzeko oinarrizko kontzeptu eta araudiak ezagutzea

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Udal-kontratazioaren gaineko espediente ezberdinak garatu ahal izateko.
  • Administrazio elektronikoaren ezaugarriak, baldintzak eta irizpideak ezagutzeko.
  • Udalaren jarduera ekonomikoaren nondik norakoak ezagutzeko.
  • Langileria artean ematen diren arazoak identifikatzeko.

1.SAIOA: KONTRATAZIOA (Begoña Garmendia)

  • 9/2017 Legea: printzipio nagusiak.
  • Nola bereizi zerbitzu-emakida bat eta zerbitzu-kontratu bat?
  • Kontratuen xedea, epeak eta adierazle ekonomikoak.
  • Udalerri txikien lankidetza kontratazioan.
  • Alkatea eta kontratazio-mahaien osaketa.
  • Kontratistaren kaudimena eta lehia.
  • Kontratazio-espedientearen dokumentazioa.
  • Kontratu txikiak.
  • Bestelako kontratazio prozedurak: irekia, ireki sinplifikatua.
  • Nola jarri kontratuaren exekuzioa.

2.SAIOA: FUNTZIO PUBLIKOA (Ina Etxebarria)

  • Udal langile mota ezberdinen ezaugarriak.
  • Plaza eta lanpostuen arteko desberdintasunak.
  • Aukeraketa eta hornikuntzaren arteko desberdintasunak.
  • Negoziazioaren bete beharrak eta mugak.
  • Hizkuntza eskakizunak.

3.SAIOA: ADMINISTRAZIO PROZEDURA ELEKTRONIKOA (Ortzi de la Quintana)

  • Administrazio digitala
  • Identifikazioa eta sinadura
  • Espediente elektronikoa
  • Interesdunak eta ordezkariak
  • Jakinarazpen elektronikoa
  • Dokumentazio-errekerimenduak
  • Artxibo elektronikoa

4.SAIOA: EKONOMIA (Alfredo Barrio)

  • Toki-erakundeen ekonomia-, finantza- eta aurrekontu-kudeaketa
  • Aurrekontua: Osatzeko prozesua. Aurrekontua betearazteko araua. Luzapena. Aurrekontu-kredituak eta kreditu-aldaketak.
  • Aurrekontuaren betearazpena: sarrerak eta gastuak. Dirulaguntzak, kontratuak eta langile gastuak
  • Aurrekontuaren likidazioa. Kreditu soberakinen eransketa. Kontu Orokorra
  • Diruzaintza eta zerga kudeaketa
  • Barne kontrola
  • Aurrekontuak eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH): esperientzia praktikoak
  • Kudeaketa txostenak: aginte-koadro sinple eta erabilgarriak.

Metodologia

Saioek teoria eta praktika uztartuko dituzte.

Ebaluazioa

Saio bakoitzeko, test motako azterketa bat egongo da (guztira 4 test izango dira). Azterketa bakoitzak test motako 10 galdera izango dituzte eta bakoitza gainditzeko beharrezkoa izango da, gutxienez, 5 galderei zuzen erantzutea. Oker erantzuntakoak ez dira zigortuko. Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da 4 frogak gaindituak izatea. Azterketak, saioa bakoitzaren amaieran izango dira eta 15 minutuko iraupena izango dute. Azken kalifikazioa GAI/ EZ GAI moduan izango da.

Aprobetxamendua

Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea

Ziurtagiriak

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
IVAP-A2
RECALDE | RECALDE, 18
BILBAOBIZKAIA (Espaï¿?a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

195,30€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.