FORMACIÓN EN GESTIÓN DE EMERGENCIAS, MANEJO DEL FUEGO Y PRIMEROS AUXILIOS (2026/54/0/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Alarma eta Ebakuazio Taldeetako (AET) kideak prestatzea lan-zentroetan larrialdi eta ebakuazio planaren ezarpenean laguntzeko.
- Arloa: Lan-arriskuen prebentzioa
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta haren EAko alarma eta ebakuazio taldeetako kideak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: azaroaren 10a, 11
- Ordutegia: 09:00 - 14:30
- Iraupena: 11 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko ekainaren 1etik urriaren 1era
- Oniritzi epea: 2026ko urriaren 2tik 7ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko azaroaren 9a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: KOLDO DIAZ OLABARRIA, JOSE ANTONIO PERAL MORAL
Helburu orokorrak
- Alarma eta Ebakuazio Taldeetako (AET) kideak prestatzea lan-zentroetan larrialdi eta ebakuazio planaren ezarpenean laguntzeko.
- Lehen sorospenen inguruan oinarrizko ezagutzak jasotzea.
Helburu zehatzak
- Lantokian larrialdiren bat gertatuz gero egin beharreko jarduerei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea; ebakuazioa/konfinamendua kudeatzea.
- Osasun-zerbitzuak iritsi bitartean zaurituei behar bezalako arreta ematen jakitea: pazientearen balorazioa eta oinarrizko bizi-euskarria.
- Bat-bateko bihotz-gelditzea jasan duten pertsonen biziraupena handitzea, biziraupen-katearen lehen hiru mailak sendotuz.
- Sute-egoera baten aurrean behar bezala jokatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea: kontrolatzea eta itzaltzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Lan egoitzetako ebakuazio baldintzak ezagutzeko (bideak, eskailerak, irteerak eta elkarte tokia).
- Larrialdi eta ebakuazioan, alarma, babes eta seinalizazio baliabideak ezagutzeko.
- Lantoki bakoitzeko, auto-babes planaren kudeaketarako langileak ezagutzeko.
- Langileen ebakuazioa/konfinamendua dagokien gunean kudeatzeko (langileak, bisitariak, mugikortasun urriko pertsonak).
- Pazientearen lehen mailako balorazio egokia egiteko.
- Arnas bidearen irekiera egokia eta aireztapen-euskarria behar bezala egiteko, ahoz ahokoaren eta barrera-mekanismoaren bidez. Pertsona kontzientean, arnasbideetako buxadura kentzeko maniobrak egiteko.
- Helduen oinarrizko BBB sekuentzia osoa suspertzaile batek egiteko, eta helduekin zein haurrekin KDA zuzen erabiltzeko.
- Sute baten aurrean nola jokatu erabakitzeko, eta su-itzalgailu bat identifikatzen, hautatzen eta erabiltzen jakiteko.
AUTOBABES PLANA ETA ERAIKINEN ALARMA ETA EBAKUAZIO TALDEA
- Auto-babes planaren eskema nagusia, talde bakoitzaren jarraibideak: Larrialdi burua, larrialdietarako taldeak (esku-hartze taldea, laguntza taldea, alarma eta ebakuazio taldea).
- Alarma eta Ebakuazio Taldeak (AET).
- Zer jakin behar dugu.
- Nola jokatu larrialdi baten aurrean.
- Ebakuazioa/Konfinatzea.
- Larrialdietarako jarduna desgaitasuna duten pertsonekin (Babeslekuak).
PREBENTZIOA ETA SUTEAK ITZALTZEA
- Su baten aurrean jokatzen jakin; lehentasunak, kea kontrolatu, hedapena eta itzaltzea.
- Suaren natura, garapena eta sailkapena, errekuntza-produktuak eta itzaltze teknikak.
- Su-itzalgailu moten erabilera sute mota desberdinen aurrean.
- Su-itzalgailuen erabilera:
- Hautsezkoa.
- Ura + AFFF aparrekoa.
- Karbono dioxidokoa.
LEHEN SOROSPENAK ETA KANPOKO DESFIBRILAZIO AUTOMATIKOA
- Oinarrizko bizi-euskarriaren inguruko teoria. Bihotz-biriketako bizkortzea.
- AKP jokabidea (auto-babesa).
- Hasierako balorazioa.
- Kanpoko-desfibrilazio automatikoaren teoria.
- Iktusa: zer da, sintomak.
- Bihotzekoak: sintomak.
- Zauriak eta erredurak: sailkapena, nola jokatu.
- Praktikak:
- Oinarrizko bizi euskarrirako praktikak.
- Praktikak KDA.
Metodologia
Azalpen teorikoetan oinarritutako praktikak.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Saio bakoitzeko proba bat burutuko da. Saio bakoitzean zehar, 10 galderez osatutako test erako galdetegi bat bete beharko da. Berau egiteko 15 minutuko tartea izango da, eta gainditzeko galderen %80a (8 galdera) zuzen erantzun beharko da. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Adibidea: Hurrengo sintomak ikusita, zeintzuk esango zenuke Ictus baten ondorio direla?
- Ezin du hitz egin edo ez zaio ulertzen.
- Ez du indarrik gorputzaren erdialde batean, ezin ditu besoak altxatu eta begiak aldi berean itxi.
- Bular erdian mina, lepo aldera eta ezkerreko besora irradiatuta.
a eta b zuzenak dira.
Bulego edo bulego-gune batean sutea ikusten baduzu, zein dira jarraitu beharreko jarraibideak?
- Sua segurtasunez itzaltzen saiatzea, laguntzarekin. KZ/Segurtasunari abisatzea. Inguruko pertsonei abisatzea. Gainerako instalazioa ebakuatu
- Ingurua ohartarazi, ebakuatu eta ateak itxi. KZ/Segurtasuna jakinaraztea eta laguntza eskatzea. Sua segurtasunez itzaltzen saiatu, laguntzarekin. Lantegia hustea, HLEen laguntzarekin
- KZ/Segurtasuna jakinaraztea eta laguntza eskatzea. Ingurua ohartarazi, ebakuatu eta ateak itxi. Instalazioa hustu. Itzaltzen saiatu, bakarrik.
Bi galdetegiak gainditzea ezinbestekoa da, ebaluaketa gainditzeko.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Jantoki pareko gelategiko 12. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 152,25€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.