EXTRANJERÍA Y NACIONALIDAD EN LOS PROCESOS DE INTEGRACIÓN EN EUSKADI (2025/24/6/2)

Presentziala

Estatuan, eta batez ere EAEn atzerritarrei ezartzen zaizkien araupetze prozedura administratibo nagusiak, eta eskubide zein betebeharrak ezagutzea.

  • Arloa: Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko gizarte zerbitzuetako, enplegu zerbitzuetako eta lan-munduan zein hezkuntza arloan gizarteratze-prozesuetan lan egiten duten langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 4a, 5a, 6a
    • Ordutegia: 09:45 - 14:15*
    • Iraupena: 12 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko irailaren 1etik 29ra
    • Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 3a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal zerbitzuko (Biltzen) arlo juridikoko irakasleak.

Helburu orokorrak

Atzerritartasun gaiaren inguruan, eta horrek atzerriko pertsona etorkinak Euskadin gizarteratzeko duen eraginaren inguruko ikuspegi orokorra barneratzea.

Helburu zehatzak

Estatuan, eta batez ere EAEn atzerritarrei ezartzen zaizkien araupetze prozedura administratibo nagusiak, eta eskubide zein betebeharren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da: atzerritartasunaren elementuak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze-, lan-, kultura- eta administrazio-prozesuetan zuzenean edo zeharka eragiten duen egoerak identifikatzeko, definitzeko eta kudeatzeko.

  • Atzerritartasunaren arloko Euskal Zerbitzu Juridikoa-Aholkusarea
  • Atzerritarren betebeharrak eta eskubideak
  • Araubide orokorra: egonaldi-baimena ikasketengatik, lana bilatzeko bisa, Britainia Handiko herritarrak.
  • Ohiz kanpoko egoerak: errotzea, arrazoi humanitarioak, nazioarteko babeserako arrazoiak eta agintariekiko lankidetza, genero bortizkeriaà betebeharrak eta prozedura.
  • Egoitza eta lan-baimenak berritzea (71.art. Reloex) eta egoitza eta lan-baimenak aldatzea (200.art. Reloex).
  • Iraupen luzea
  • Zehapen-araubidea
  • Bakarrik edo lagunduta dauden adingabe atzerritarrei aplikatutako esparru juridikoa.
  • Familia ber-elkartzeko baldintzak eta prozedura.
  • Erkidegoko araubidea
  • Nazionalitatea oinarrizko eskubide gisa, eta egoitzarekin duen lotura

Metodologia

Atzerritartasun arautegiaren azalpen parte hartzailea. Irakasle zein ikasleek ekarritako benetako egoeretan arautegiaren aplikazioa aztertuko da.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar 20 galderez osatutako erantzun anitzeko test erako proba bat burutuko da. Galdera okerrak ez dira zigortuko, eta proba gainditzeko 20 galderetatik gutxienez 14, zuzen erantzun beharko dira. Ariketa osatzeko 40 minutuko tartea izango da. Adibidea: Familia berriz elkartzeagatiko bizileku-baimenarekin lan egin al daiteke?

  1. Bai
  2. Lanaldi erdian eta etxeko zerbitzuan bakarrik.
  3. Ez

Zer da gizarteratzeari buruzko txostena?

  1. Espainiako nazionalitatea egiteko txostena.
  2. Etxebizitzari buruzko txosten bat, familia berriz elkartzeko.
  3. Gure integrazio edo errotze maila erakusten duen txosten bat, errotze sozialeko izapideetarako egiten dena.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Atsedenaren 30 minutu gehigarriak ez dira ziurtatuko

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Jantoki pareko gelategiko 12. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
152,25€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.