EVALUACIÓN PREVIA IMPACTO DE GÉNERO (2025/26/0/5)

Presentziala

Genero inpaktu txostenak egoki egiten ikastea.

  • Arloa: Berdintasuna
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Genero inpaktuaren inguruko ebaluaketak egin behar dituzten Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko teknikariak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 13a, 14a, 19a, 20a, 21a
    • Ordutegia: 10:30 - 14:30
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko irailaren 29ra
    • Oniritzi epea: 2025eko irailaren 30etik urriaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 12a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: IDOIA LEKUE PEÑA

Matrikulatzeko ondorengo ikastaroetako bat gainditua izatea ezinbestekoa da:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko oinarrizko ikastaroa.
  • Oinarrizko ikastaroa: Emakumeen eta gizonen berdintasuna proiektuetan.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna proiektuetan.

Helburu orokorrak

EAEko Administrazio Orokorrean aldez aurretik egiten diren generoaren araberako ebaluaketak hobetzea.

Helburu zehatzak

Emakume eta gizonen egoeran arau proiektu batek izan dezakeen eragina baloratu ahal izateko gaitasunak bereganatu, baita behar diren neurri zuzentzaile edo indartzaileak ezartzeko ere.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Araua sortzen deneko markoan, emakume eta gizonen arteko desberdintasunen diagnostiko bat egiteko.
  • Arau proiektu batek izan dezakeen inpaktu potentziala baloratzeko eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaile zein indartzaileak ezartzeko.
  1. Modulua: Berdintasunaren irudipenak agerian uztea.
  2. Modulua: Egoera diagnostikoa eta genero azterketarako lanabesak: datuak eta aginduak.
  3. Modulua: Generoaren araberako inpaktu txostenak.
  • Genero-egokitasuna.
  • Generoaren araberako eragina aurretiaz ebaluatzeko jarraibideak.
  • Egoera praktikoen analisia.

Metodologia

Eskumenen garapena eta ulermena lortzeko teoria eta ariketa praktikoen uztartzea.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Genero eraginaren aurreko ebaluazioa gauzatzeko prozeduraren inguruko idatzizko proba bat egingo da ikastaroaren azken egunean. Ariketak 30 minutuko iraupena izango du. Erantzun anitzeko 8 test-galdera osatu beharko dira (8 puntu) eta galdera bati erantzuna eman 10 lerrotan (2 puntu). Proba gainditu ahal izateko, ariketa osatzen duten atal guztiak erantzun eta 10 puntutik gutxienez 6 lortu beharko dira. Adibidea: Arau-proiektu edo administrazio-egintza hauetatik, zein jo daiteke generoaren araberako inpaktu txostena egitetik salbuetsita?

  1. Indarrean dagoen dekretua aldatuko duen beste dekretu bat, non ez den funtsezko aldaketarik ez jasotzen.
  2. Antolaketa izaera duen lege bat.
  3. Aurreko biak.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 25. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

195,30€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.