EUSKALTZAINDIAREN ARAUAK (2025/60/15/71)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
- Modalitatea: Lineakoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik 31ra
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik irailaren 15era: Administrazio Orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik irailaren 19ra: beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 16tik 19ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 5a
- Hizkuntza: euskara
- Irakasleak: INSTITUTO LABAYRU IKASTEGIA
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/
Helburu orokorrak
Zuzentasuna lantzea eta Euskaltzaindiaren arau garrantzitsuenetan egunean jarri eta webgunea eta bere atalik garrantzitsuenak ezagutzea.
Konpetentziak
Ikasleak prestakuntza-ekintza amaitzean:
- Egoki erabiliko ditu Euskaltzaindiaren araurik garrantzitsuenak.
- Oro har, zuzenago idatziko du, Euskaltzaindiaren arauak ondo betez.
- Webgunean dauden atalen berri jakingo du.
1. Atariko unitatea
- Ongietorria.
- Aurkibidea.
2. Zenbakiak, orduak eta datak
2.1 Zenbakiak
- Zenbakien idazkera.
- Zenbakien deklinabidea.
- Ordinalen eta banatzaileen idazkera.
2.2 Orduak, datak eta abar
- Orduak.
- Orduak zenbaki bidez.
- Data.
- Data zenbaki bidez.
3. Hitz elkartuak
- Zer da?.
- Idaztarauak: loturik, bereiz ala marratxoz?.
4. Ahoz vs. idatziz
4.1
- Bat-batean, behinik behin, batik bat.
- Bait-.
- Aurrealde edo aurreko alde.
- -z gero.
4.2
- Ene/nire, nirekin, niri.
- Arrain, usain, artzain.
- -zio.
- Arabera.
- Iritzi.
5. Deklinabide kontu batzuk
5.1
- Bat eta batzuk-en deklinabidea.
- 3 kiloko haurra.
- Partitiboaren erabilera okerrak.
5.2
- Hau guztia.
- Benetako, ohiko.
- Betiko eta horren kideak.
6. Aditz kontu batzuk
6.1 Komunztadura-kontu batzuk
- Zu izan ezik.
- Komunztadura aposizioetan.
- Izen sintagmen arteko juntadura dela et.
6.2 Zenbait aditz berezi
- Ekartzea merezi du.
- Topiko(a) bihurtu.
- Egiteko asmoz.
7. Aditz kontu batzuk
7.1
- Arazi.
- Arazi aditzaren erregimena.
- Zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, itxaron, deitu, lagundu…).
7.2
- Aditzoinen forma.
- Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma.
- Behar izan aditz iragangaitzekin.
- Nahi izan aditz iragangaitzekin.
8. Euskaltzaindiaren webgunea
9. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE)
Metodologia
Metodologia
Ikastaroak teoria eta praktika uztartzen ditu. Ikastaroak 9 atal nagusi ditu eta hainbat unitate didaktiko. Unitate bakoitzean power point ala bideo baten bidez teoria azalduko da. Horrez gain, unitate gehienek irakasleari bidali beharreko jarduera bana izango dute.
Irakasle batek gidatuko du ikasle-taldea eta bakoitzaren urratsak jarraituko ditu.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ikastaroak 9 jarduera ditu eta horietan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta bidaliko dizkio irakasleari, horrek ikasleari zuzendu eta lanaren feedbacka eman diezaion. Era berean, irakasleak gomendatuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin behar diren.
Aprobetxamendua
Aprobetxamenduko ziurtagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
Irakasleari ikastaroko jarduera guztiak bidaltzea
Ikastaroko 9 jardueretatik 8k, gutxienez, gai kalifikazioa jasotzea.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio-inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 143,85€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:
IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.
Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:
Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.