Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoa

Herritarren parte-hartzea Plan Estrategikoan

Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoa

Euskadiko Demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko liburu zurian jasotakoaren arabera, “herritarrek beren lurraldeko bizitza publikoan eta politikoan parte hartzeak sistema demokratikoa indartzen baitu, eta gainera konpromiso kolektiboaren eragile eta adimen kolektiboa onura komunaren mesedetan bideratzeko modurik onena da. Gure herritarren parte-hartze benetako eta eraginkor baten eta parte-hartze hori errazten duen kudeaketa politiko baten bitartez bakarrik lortuko dugu lurralde kohesionatu, bateratzaile eta berritzaile bat, eraldatzeko, aniztasunetik aberastasuna sortzeko eta aurrerapen-eragile iraunkor izateko gai izango dena”.

Herritarren parte-hartzea lortzeko, eta biktimekin, eragile juridikoekin eta hirugarren sektoreko eta beste administrazioekin aurreikusitako saioez gaindi, herritarren ordezkaritza batekin aurrez aurreko bi lan-saio egitea onuragarritzat jo dugu.

Saio horietan Euskadiko Justizia Administrazioarekin lotutako gai ezberdinak landuko dira. Mahaigaineratu ditugun gaien artean zuretzat garrantzitsuenak direnak adieraz diezazkigukezu, batzarretan erdira ekartzeko. 

Gainera, aberasgarria gerta daitekeen esperientzia edo ezagutza duzula uste baduzu, aurrez aurreko lan-saioetan parte hartu dezakezu, hala nahi izanez gero. Hurrengo saioetan izena eman dezakezu:
Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoaren lan-saioetan parte hartu nahi dut.

  • 1. Saioa: 2019ko abenduaren 18an (9:30-13:30), Gasteizen. Saioaren edukia: diagnosia.
  • 2. Saioa: 2020ko maiatzaren 6an (9:30-13:30), Gasteizen. Saioaren edukia: proposamenak.

Bilatu justizia.eus webgunean Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoari buruzko informazión gehiago.

Antolatzailea:
Lan eta Justizia Saila / Departamento de Trabajo y Justizia
Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
4:00
Ordutegia:
9:30 - 13:30
Eusko Jaurlaritzaren egoitza-Sede del Gobierno Vasco, Lakua II
Donostia-San Sebastián, 1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
25. aretoa / Sala 25
Ziurtagiria:

Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoaren lan-saioetan planteatutako gaiak baloratu nahi al dituzu?
Saioren batean parte hartu nahiko al zenuke?
Izena eman eta parte hartu!

 

Parte hartu ezazu!

Euskadiko Justiziaren 2020-2025 Plan Estrategikoan jorratuko diren gaiei buruzko iritzia eman nahi baduzu edo lan-saioetan parte hartu nahi baduzu, online inprimakia bete ezazu.