Euskadiko III.ISMS Lurraldeko Forua

Javier Diéguez, Cyberzaintzako zuzendari nagusia, Euskadiko III.ISMS Lurraldeko Foruan

ISMS-k informazioaren segurtasuna sustatzeko asmoarekin erakunde publiko eta pribatuak biltzen ditu. Gaur, gure zuzendaria den Javier Diéguezek Euskadiko III. Lurraldeko Foruari hasiera eman dio. Bertan, zibersegurtasun industriala lurraldearen garapen ekonomikorako ardatz gisa, arrisku berriak identifikatzearen garrantzia eta adimen artifizialak planteatzen dituen erronkak aipatu dira. Javierrek Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren posizionamendu estrategikoa azaldu du, honako hauetan oinarritzen dena:

  • Zibersegurtasuna Euskadin sustatu, kontzientziazio-ekintzen bidez eta lankidetza-espazioak dinamizatuz.
  • Zibersegurtasuna Euskadin eta Euskaditik kanpo koordinatu.
  • Zibersegurtasunaren euskal estrategia eta aplikatu beharreko lege-esparrua lerrokatu.
  • Estandarrak eta jarraibideak prestatu.
  • Gobernantza, prebentzio, detekzio, erantzun eta berreskuratze zerbitzuak eman.

Laburbilduz, Cyberzaintza Euskadiko hiru jarduera-eremu nagusietara bideratuta dago: sektore publikoa, enpresa-sarea eta herritarrak, eta gaur parte hartu dugun Foroa bezalako ekimenak haiekin harremanetan egoten laguntzen digute.

Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-