Estatuko Osasun Sistemako Osasun Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Sarearen VII. Jardunaldia

Osasun Teknologien Ebaluazioaren rola pandemia-garaian

Estatuko Osasun Sistemako Osasun Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Sarearen VII. Jardunaldia
Estatuko Osasun Sistemako Osasun Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Sarearen VII. Jardunaldia

2014az geroztik, Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak eta Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sareak (REDETS) arrakasta handiko jardunaldiak antolatu ditu, langileen artean esperientziak partekatzeko eta aurreko urteko garapen metodologiko eta zientifikoak aurkezteko. Jardunaldi horiek aurrez aurrekoak izan dira orain arte, baina aurten ezin izango dira horrela antolatu, COVID19 delakoagatik.

2020 urtean Sarearen lehendakaritza duten Osteba, Euskadiko Osasun Teknologiak Ebaluatzeko zerbitzua, eta Berrikuntza eta Ikerkuntza sanitariorako Euskal Fundazioaren proposamena izan da REDETS aste bat antolatzea. Aste honetan sarea osatzen duten teknikari espezialisten taldeen ohiko bilerak eta, izena eman ondoren, jendearentzat zabalik egongo diren tailerrak egingo dira. 2020ko VII. Jardunaldien leloa hau da: Osasun Teknologien Ebaluazioaren rola pandemia-garaian.

Aurten, urrutitik parte hartzeko aukera dagoenez, Ameriketako REDETSA sareko agentziek ere parte hartu dute. Parte-hartze hori hemendik aurrera elkarlan estuagoa lortzeko hasiera izango dela espero da. 

REDETS astea (Semana REDETS edo REDETS 'week) eztabaida mahai batekin amaituko da, pandemia garaian Osasun Teknologien Ebaluazioak duen rolari buruzko hain zuzen.

Amaiera ekitaldian Miren Gotzone Sagardui andere txit gorena, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, eta Salvador Illa jaun txit gorena, Osasun ministroa, izango dira.

Honen bidez, 2020ko azaroaren 23tik 27ra bitartean era ez-presentzialean egingo diren REDETS VII. Jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitugu,. Hemen eman dezakezu izena:

 

RedETSeko VII. Jardunaldia: On line izen-ematea

Programa 

Azaroak 23, astelehena:

  • Osasun teknologien ebaluazioan pazienteen parte-hartze eraginkorra errazteko tresnak eta esperientziak. (14:00etatik 15:30etara)

Azaroak 26, osteguna:

  • Osasun teknologia berria eta sortzen ari direnen identifikazio eta ebaluazio tailerra. (14:00etatik 15:30etara)

 Azaroak 27, ostirala:

  • Osasun-teknologia baten balio-ebaluazioaren hurbilketa integralerako sarrera. (Validate-HTA proiektua) (Ingelesez). (10:00etatik 11:30etara)
  • "Osasun Teknologien Ebaluazioaren rola pandemia-garaian" eztabaida-mahaia. (12:00etatik 13:30etara)
  • Itxiera ekitaldia: Miren Gotzone Sagardui andere txit gorena, Eusko Jaurlaritzaren Osasun saileko sailburua, eta Salvador Illa jaun txit gorena, Osasun ministroa. (13:30etatik 14:00ra)
Antolatzailea:
Osteba, Euskadiko Osasun Teknologiak Ebaluatzeko zerbitzua eta Osasun Sistema Nazionaleko Prestazioak eta Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sareak (REDETS)
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-