ERRENTERIA'S BOOK CLUB.
ONLINE. Asteazken arratsaldean (19:00)

Apirilaren 1ean asteazkena, arratsaldeko 19.00etan English Book Club solasaldia izango dugu Slawka Grabowskarekin. Ian McEwanen Atonement liburuaz solastuko dira bertan.

Saioan parte hartu ahal izateko jarraibideak hauek dira:

jitsi.org plataforma erabiliko da eta horretarako Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da. Bestalde, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak egongo direla ziurtatu behar da. Gomendioa ahal den neurrian ordenagailuak erabiltzea da, baina ordenagailurik ez duenak mugikor bitartez ere egin dezake. Horretarako, jitsi.org APPa jaitsi beharko da.

Ekintza online hauetarako jitsi.org plataforma erabiliko dugu eta honekin arazoak izango bagenitu Youtube live stream erabiliko genuke.

Nahiz eta solasaldia 19:00etan izan, saioa egiten hasi aurretik bidaliko ditugu estekak arazoak dituenari ahal dugun neurrian laguntzeko.

Saioan parte hartzeko esteka hauxe izango da: https://meet.jit.si/RemarkableBasementsOutlineOften

Informazio osagarria: HEMEN.

Zalantzak eta galderak: binformacion@errenteria.eus

Ekitaldi mota:
Literatur solasaldia / Irakurketa kluba
Publikoa:
Publiko guztientzat
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
19:00