ELIKADURA OSASUNGARRIA
Lehen ekintza online martxan da

Sedentarismoa: gaixotasuna

ELIKADURA OSASUNGARRIA. LEHEN EKINTZA ONLINE MARTXAN DA

Elikadura osasungarriaren inguruko online tailer honetan sedentarismoaren ondorioei buruz arituko zaigu Jone Mendarte dietista, apirilaren 1ean 10:30ean.

Hitzaldian parte hartu ahal izateko jarraibideak hauek dira:

jitsi.org plataforma erabiliko da eta horretarako Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da. Bestalde, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak egongo direla ziurtatu behar da. Gomendioa ahal den neurrian ordenagailuak erabiltzea da, baina ordenagailurik ez duenak mugikor bitartez ere egin dezake. Horretarako, jitsi.org APPa jaitsi beharko da.

Ekintza online hauetarako jitsi.org plataforma erabiliko dugu eta honekin arazoak izango bagenitu Youtube live stream erabiliko genuke.

Nahiz eta saioa 10:30ean izan, saioa egiten hasi aurretik bidaliko ditugu estekak arazoak dituenari ahal dugun neurrian laguntzeko.

Tailerrean parte hartzeko esteka: https://meet.jit.si/ErrenteriakoLiburutegiaElikaduraTailerra

Informazio osagarria: HEMEN.

Zalantzak eta galderak: binformacion@errenteria.eus

Antolatzailea:
Errenteriako Liburutegia
Ekitaldi mota:
Aurkezpena
Publikoa:
Publiko guztientzat
Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
10:30