EAEko zarata-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretua aplikatzeari buruzko tailerra

EAEko zarata-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparru juridikoa eratu du zarata-kutsadurari dagokionez, eta lehentasunezkotzat jo du prebentzioa eta etorkizuneko garapen eta zarata-fokuetarako eskakizunak artikulatzea, bai eta akustikoki kutsatu gabeko eremuak zaintzea ere. 

2022ko urtarrilaren 1ean bederatzi urte igaroko dira 213/2012 Dekretua indarrean sartu zenetik. Aldi horretan, euskal administrazioek eta profesional-taldeek zaratari buruzko araudia ezartzeko ahalegina egin dute, eta horrek euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu du. Inplikatutako eragileek hartutako esperientziari esker, aipatutako arau-testuaren indargune eta ahulezia nagusiei buruzko balantzea egin daiteke orain. 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak lan-tailer bat egitea aurreikusi du datorren abenduaren 13an9:30etik 12:00etara, 213/2012 Dekretuan zalantza eta/edo zailtasun nagusiak planteatzen dituzten alderdiak identifikatzeko eta, hala badagokio, berrikuspen baten egokitasuna planteatzeko, haren interpretazioa errazteko eta aplikazioa hobetzeko. Lan hori, beharrezkoa izanez gero, 2022. urtean zehar egingo da. 

Saioan analisi-ariketa bat egingo da kutsadura akustikoaren prebentzioan eta kudeaketan inplikatuta dauden eragileentzat garrantzitsuenak diren gaiak aztertzeko. Eztabaida zentratze aldera, bi galdera erraz egin dira izena emateko inprimakian. 

Bildutako informazioa EAEko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuaren aplikazioari buruzko diagnostiko-lanaren esparruan soilik erabiliko da. 

Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
9:30-12:00
Eusko Jaurlaritzaren Vitoria-Gasteizko egoitza. Donostia-San Sebastián, 1. Gela R2
Donostia-San Sebastián, 1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Internet bidezko zuzeneko emisioa
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2021/11/30 - 2021/12/12
Jarraibideak:

Izena emateko formularioa (leiho berri batean irekitzen da)