DESARROLLO DEL BIENESTAR:CUERPO, MENTE Y COMUNICACIÓN (2025/24/1/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Autozainketa ongizaterako oinarri gisa ulertzea eta ikaskuntza praktikoaren bidez sakontzen jarraitzea, aldaketa pertsonala erraztuko duen kontzientzia areagotzeko.
Ikusi informazio zehatza eta nahitaez bete beharrekoa OHARRAK atalean.
- Arloa: Antolakuntza, Gizabaliabideak, Zerbitzuaren kalitatea
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Ibilbidea atalean zehaztutako ikastaroren bat gainditua duten, Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko langileak.
- Hautatze irizpideak: Ondoregoetako ikastaro bat gainditua izatea:
- Metodologias saludables para el bienestar: herramientas para la gestión de las relaciones interpersonales.
- Mindfulness
- Adimen emozionala
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: urriaren 9a, 10a, 16a, 17a
- Ordutegia: 10:00 - 13:30
- Iraupena: 14 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko uztailaren 1etik irailaren 1era
- Oniritzi epea: 2025eko irailaren 2tik 5era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 8a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Irakasleak: CRISTINA MERINO ORTIZ
Mailan aurrera egin ahal izateko, aurreko mailan adierazitako ikastaroetako bat gainditua izatea ezinbestekoa da.
- Oinarrizko maila: Metodologías saludables, para el bienestar: herramientas para la gestión de las relaciones interpersonales / Mindfulness / Adimen emozionala
- Maila aurreratua: DESARROLLO DEL BIENESTAR: CUERPO, MENTE Y COMUNICACIÓN
Helburu orokorrak
- Ongizateari eta autozainketari dagokienez, garunaren funtzionamenduari buruzko ezagutza bereganatzea.
- Kontzientzia emozionala garatzea, komunikazioan arautzeko.
Helburu zehatzak
- Garunaren funtzionamenduaren oinarrizko mekanismoak eta horien aplikazioa ezagutzea.
- Autozainketa ongizaterako oinarri gisa ulertzea.
- Narratiben eraikuntzan malgutasun kognitiboa zabaltzea.
- Komunikazioaz jabetzea egoera txarretan.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Erregulazio emozionaleko mekanismoak aplikatzea.
- Erantzun fisiologikoak identifikatzea eta erreakzio mentalak erregulatzea.
- Gorputz-mailan, maila kognitiboan eta komunikatiboan jarrera malgua sortzea.
- Ongizatea aldatzen duten elementu estresatzaileak identifikatzea.
- Komunikazioa hobetzea ongizateari eragiten dioten egoeretan.
- Ongizatea garatzeko teknikak praktikatzea, gorputzaren, adimenaren eta komunikazioaren mailan
1. MODULUA: NEUROZIENTZIAREN EKARPENAK ONGIZATERAKO
- Ongizatea ulertzeko oinarrizko kontzeptuak.
- Zer leku du burmuinak ongizatea lortzeko?.
- Emozioak eta horiek gorputzean, buruan eta komunikazioan duten agerpena identifikatzea.
- Ongizatearen mailak: fisikoa, ingurumenekoa, emozionala, mentala, espirituala eta soziala.
2. MODULUA: GORPUTZAREN ONGIZATEA
- Ongizatea lortzeko kanpoko eta barruko informazio-iturriak.
- Ongizate fisikoa: elikadura, jarduera fisikoa eta atsedena.
- Gorputzaren errekuperazioa: arnasketa, isiltasuna eta loa.
- Ingurumen-ongizatea: inguruneak osasunean duen eragina.
3. MODULUA: ONGIZATEA BURUAN
- Ongizate kognitiboa hobetzeko distortsioak hautematea eta identifikatzea.
- Arreta garatzea eta narratibak eraikitzea.
- Estresa kudeatzeko malgutasun kognitiboa praktikatzea.
- Ongizate espirituala: bizi-asmoa, kidetza eta koherentzia.
4. MODULUA: ONGIZATEA KOMUNIKAZIOAN
- Ongizatea definitzen duen hizkuntzaren identifikazioa.
- Gatazken aurrean barne-elkarrizketa osasuntsua aktibatzea.
- Komunikazio-malgutasuna garatzea testuinguruaren arabera (pertsona barrukoa, pertsona artekoa eta soziala).
- Gizarte-Ongizatea garatzeko komunikazio-praktikak.
Metodologia
Metodologia praktikoa eta esperientziala da. "Metodologías Saludables para el Bienestar" ikastaroan eskuratutako ezagutzatik abiatzen da, ikaskuntza praktikoaren bidez sakontzen jarraitzeko, aldaketa pertsonala erraztuko duen kontzientzia areagotzeko. Simulazio-teknikak aplikatzen dira, pertsonen arteko egoerak irudikatzeko, eman daitezkeen erantzun posibleetan aldaketak lantze-aldera erabateko konfidentzialtasun testuinguruan. Ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzera bideratzen da, eta norberaren lanarekin osatzen da.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Bi fase.
1. fasea: Aurrez aurreko saio bakoitzari dagozkion lau zeregin osagarriak egitea eta entregatzea (urriak 9,10,16,17). Zeregin horiek aurrez aurreko saioaren egun bereko 19:00ak baino lehen (urriak 9,10,16,17) entregatu beharko dira, posta elektronikoz, irakasleak emandako helbidera.
2. fasea: Azken saioan zehar, azken ebaluazioa gisa, egoera jakin batetik abiatzen den proba idatzia (praktikoa) egingo da. Erantzun laburreko bost galdera egingo dira, ikastaroan zehar landutako kontzeptuekin lotuta. 20 minutu inguru izango dira hori betetzeko. Proba gainditzeko, 10 puntutik 7 lortu behar dira. Adibidea:
- Estresaren kudeaketa erraztuko duen arnasketa mota bat deskribatu.
- Aukeratu lan-ingurunean bi joera kognitibo aplikatzen diren egoera bat, bata positiboa eta bestea negatiboa.
Aprobetxamendu-proba gainditzeko, 4 zereginak (1. fasea) eta proba-idatzia (2. fasea) gainditu behar dira.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintzak
Aurrez aurreko 4 saio egingo dira (bakoitza hiru ordu eta erdikoa), eta saio bakoitzari lotuak, ariketa edo lan batzuk bete beharko dira, zeinak ordu eta erdiko lan pertsonal gisa baloratuko diren. Lan pertsonalari dagokion denbora hori ikastaroaren 20 orduak borobiltzeko erabiltzearen helburua, saio presentzial bakoitzean eskuratutako ezagutzak praktikaren bidez barneratzea da. Xehetasunak ebaluaketa atalean.
Baldintza teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua Ieko sotoko 31. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
195,30€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.