CURSO SOBRE PEQUEÑAS REPARACIONES Y PREVENCION DE RIESGOS EN EL AMBITO LABORAL DE LOS CENTROS PÚBLICOS (2025/62/25/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Zailtasun maila desberdina duten lan-arloko konponketak egiten ikastea.
- Arloa: Lan-arriskuen prebentzioa
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Egoitza publikoetan mandatari lanak betetzen dituzten Administrazio Orokorreko, Toki Administrazioko, eta beraien EAko langileak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: maiatzaren 26a, 27a, 28a, 29a, 30a
- Ordutegia: 09:30 - 14:30. Azken eguna 09:30 - 13:30
- Iraupena: 24 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko martxoaren 3tik apirilaren 22ra
- Oniritzi epea: 2025eko apirilaren 23tik 25era
- Baja emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 25a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: URKO CASAS ISUSI
Helburu orokorrak
Lan arloan sor daitezkeen beharrei aurre egitea da ikastaro honen helburua. Zailtasun maila desberdinetako konponketak egiten irakatsiko da modu seguru eta egokian, konponketa txikien inguruko gaietan autonomia izateko.
Helburu zehatzak
Eskoletan mantenu lanak egin ahal izateko segurtasun eta osasunaren inguruko oinarrizko kontzeptuak barneratzea:
- Lan baldintzak, arrisku faktoreen eta lanpostuan eta lan zehatzetan izan beharreko prebentzio tekniken identifikazioa.
- Prozedura gida eta lan arriskuen prebentziorako plana.
- Norbera Babesteko Ekipamenduen (NBE) hautaketa eta erabilera prozedura, eta zeregin zehatzen erregistro mantenua (arnasketa, begi eta aurpegi babesa, arropa eta eskularruak, erorketak altueretatik, etab.)
- Lanabesen erabileran (eskuzkoak eta elektrikoak) segurtasun arauak eta erabilera egokirako jarraibideak.
- Ergonomia lan-postuan.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da bere lanorduetan, modu eraginkor eta seguruan, eta arriskuak minimizatuz, mantenu lanak eta konponketa txikiak egiteko.
BRIKOLAJEA (10 ordu): Modulu honetan honakoa lantzen da:
- Oinarrizko lanabesak erabiltzen: zulagailua, barautsak, nibela...
- Ohiko eta oinarrizko lana egitea:
- Horman koadroak eskegi.
- Hormako zuloak betetzen ikasi.
- Horma margotzea (lixatu, hormaren prestaketa, margotzea...).
- Leihoak isolatu.
- Pertsianak
- Sarrailak
ITURGINTZA (4 ordu): Modulu honetan iturgintzarekin zerikusia duen oinarrizko teoria azaltzen da. Oinarrizko iturgintza-konponketak nola egin zehazten da honako praktikak eginez:
- Iturri baten aldaketa.
- Ur estoloiak aldatu.
- Ur hodiak lotzea.
- Ur jario txikien konponketa.
ELEKTRIZITATEA (4 ordu): Elektrizitatea zertan den ulertzeko oinarrizko teoria azalduko da, aldi berean, lan arloko sistema elektrikoa manipulatzeko segurtasun neurriak azpimarratuko dira. Ondorengo praktikak burutuko dira (aholkatutako praktikak egiteko panel bat izango dugu):
- Entxufeak aldatu.
- Argi puntua instalatu (kableak bota).
- Etengailua jartzea ( sinpleak eta konposatuak ).
- Puntu bat baino gehiagotik argia piztu eta itzaltzea (kommutagailuak).
- Leku batetik argi bat baino gehiago piztu eta itzaltzea.
- Kableak konektatzen ikastea.
- ...
SEGURTASUNA ETA OSASUNA ESKOLA MANDATARIEN MANTENU
POSTUAN (6 ordu): Eskoletan mantenu lanak egiten dituzten pertsonei, horiek segurtasunez eta osasunez burutzeko oinarrizko kontzeptuak erakutsi:
- Lan baldintzak, faktoreen identifikazioa eta lanpostuko eta lan berezietako prebentzio teknikak
- Prozeduren eskuliburua eta lanpostuko lan arriskuen prebentzio plana.
- Norberaren Babeserako Ekipoen (NBE) kontrola eta erabileraren aukeraketa prozesua eta mantenu erregistroa.
- NBEn inguruko dokumentazioa: ezaugarri teknikoak eta identifikazioa lan espezifikoetan (arnasketa, begi eta aurpegi babesa, arropa eta eskularruak, altueretatik erortzea etab.).
- Segurtasun neurriak eskuzko zein lanabes elektrikoen erabilerarako.
- Ergonomia lanpostuan: gorputz postura, zamen kudeaketa, lanabesen erabilera, etab.
Metodologia
Teoriko praktikoa: Azalpen teorikoak, tailerrekin eta banaka egin beharreko praktikekin uztartuko dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Parte hartzaile bakoitzaren aprobetxamendua eta landutako gaien barneratze maila neurtu ahal izateko, modulu bakoitzak neurgarriak eta objektiboak diren ebaluaketa probak izango ditu. Probak modulu bakoitzaren amaieran burutuko dira eta ebaluaketa proba gainditzeko, ariketa guztiak garaitzea ezinbestekoa da. Ariketak:
- Brikolajea: Proba Teorikoa: Test erako 20 galdera (gainditzeko erantzun zuzenen %75a lortu beharko da). Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Proba burutzeko 25 minutuko tartea izango da. Proba Praktikoa: Planoei jarraiki, eta neurriak izanik, txori etxe baten eraikuntza. Kota bakoitzean onartzen den gehieneko desbideratze neurria +/- 5mm izango da.
- Elektrizitatea: Proba Teorikoa: Test erako 20 galdera (gainditzeko erantzun zuzenen %75a lortu beharko da). Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Proba burutzeko 25 minutuko tartea izango da. Proba Praktikoa: Elektrizitate planoei jarraiki egin beharreko 8 ariketa praktiko. Ariketa guztiak burutu beharko dira gainditzeko.
- Iturgintza: Proba Teorikoa: Test erako 10 galdera (gainditzeko erantzun zuzenen %75a lortu beharko da). Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Proba burutzeko 15 minutuko tartea izango da. Proba Praktikoa: Irakasleak emandako jarraibideei jarraiki, 2 ariketa praktiko egin beharko dira. Ariketa guztiak osatu beharko dira gainditzeko.
- Segurtasuna eta Osasuna: Proba Teorikoa: Test erako 20 galdera (gainditzeko erantzun zuzenen %100a lortu beharko da). Proba burutzeko 30 minutuko tartea izango da.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- M2 gela. IVAP Donostia
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- SAN BARTOLOMÉ 28 - DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN, PK: 20007
Izen-ematea
- Prezioa:
- 263,55€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.